Txotxongilolarien jaialdia deialdia ireki du

Euskal Herriko Txontxongilolarien Lehen Topaketa

Euskal Herriko Txotxongilarien II. Topaketa 2025: Txotxongilo eta objektuen antzerkirako gunea Bidasoaldeko eskualdean.

Euskal Herriko txotxongilolarien topaketa, Euskal Txotxongilolariak elkartzea xedea duen jaialdi autogestionatua da. 2025eko Bigarren edizio honek, Txotxongilo eta objetuen antzerki munduan lan egiten duten profesionalak elkartu eta horientzako topalekua sortzeaz gain, euskal txotxongilolari berriak eta sortze berrien lan erakustaldia antolatzea izango du helburu.

Topaketa, Bidasoako eskualdean gauzatuko da urriaren 3, 4 eta 5ean (Hondarribia, Hendaia eta Irunen) sortzaileak, esperientziak eta antzerki proposamen berriak partekatzeko.

Ekitaldiak parte-hartzeko bi aukera eskaintzen ditu: gonbidatutako artista gisa parte hartzea edo lan berriak aurkeztea (ikuskizun laburrak edo kabareterako piezak). Hautatutakoek ostatu eta janaria izango dute, eta, gainera, diru-saria jasoko dute ikuskizuna aurkezten dutenek.

Izen-emate epea abuztuaren 15era arte zabalik.

Lehentasuna euskarazko lanek eta autonomia teknikoa duten taldeek izango dute.

Xehetasun gehiagorako, kontsultatu parte-hartzeko formularioa edo jarri harremanetan antolatzaileekin.

Etiquetas: