Terrazen ordenantza beharrezkoa da, zentzuzkoa eta arraroena, oraindik ere ez egotea zen

Hondarribiko San Pedro kaleko terraza

Abotsanitz.- Ostegun honetan, udalean, HAPOZ gain lantzen ari diren beste dokumentu estrategiko bat eramango da Osoko bilkurara, Hondarribiko ostalaritza-establezimenduetako terrazak arautzen dtuen ordenantzan hasierako onespena emateko proposamenaz ari gara.

Euskal Herriko herri turistikoenetako batean bizi gara, eta sinesgaitza da urtero batez beste 190.000 turista hartzen dituen hiri batek terrazen ordenantza integralik ez izatea (kontuan hartuta, alde zaharrak baduela berea propioa). Oinarrizkoa eta zentzuzkoa den zerbait da.

Hondarribiak zerbitzuetarako eta batez ere ostalaritzarako bilakaera nabarmena izan du azken 30 urteetan sektorearen egoera orokorrean eta terrazena bereziki konplexua bilakatuz. Eta gaur, sentsiblea da. Duela 10 urte, aurreko gobernuak zirriborro bat proposatu zuenean, terrazen ordenantza garatzeak suposa lezakeen kostu politikoarengatik, kaxoi batean gordetzea erabaki zuten.

Eta gaur arte hitzik ez.

Horri dagokionez, gure jarrera argia da: ausartak gara eta 2023ko hauteskunde-kanpainan agindutakoa beteko dugu, herritarrak hala eskatuta. Lehenengoak izango gara hauxe garatzen, eta, hala eta guztiz ere, pentsatzen dugu berandu gabiltzala ingurura begiratzen badugu eta lkusten badugu gurearen antzeko ezaugarriak dituzten beste herri eta hiri batzuk, duela urte batzuk indarrean zeudenak eta dagoeneko bigarren edo hirugarren ordenantzatik doazenak, hala nola Donostia, Zarautz edo Getaria.

Ostalaritza Hondarribiko sektore garrantzitsuenetako bat dela ezin uka genezake eta hura ere babestu beharra daukagu. Izan ere, guk ere, terrazak maite ditugu eta erabiltzaile aktibo gara.

Azken finean, ez dezagun ahaztu, ordenantza honen helburuetako bat ostalaritzak dituen terrazak juridikoki blindatzea eta babestea dela, gaur egun dauden legezkotasun linbotik ateraz. Aldi berean, herritarrak zaintzeko ordenantza da, ordenantza honen helburu nagusia, bizikidetza arazo bati erantzuna ematea bait da, sektorearen eta herritarren arteko oreka bilatzen duena.

Horregatik, Abotsanitzen, oso positiboki baloratzen dugu ordenantza bat garatzerakoan egin den parte-hartze prozesu zabala, herritarren arteko iritzi trukea izateko legez ezarritako prozedura baino askoz zabalagoa eta parte-hartzaileagoa egin nahi izan dugu. Prozesuan zehar, aurretiazko kontsulta publikoan egon da gaia, jendeak ekarpenak egin zetzan. Hortaz aparte, gutxienez, hiru lan-saio ezberdin egin dira, ostalaritza, bizilagun eta mugikortasun urritua duten pertsonekin. Udal barnean, gutxienez ere, hiru batzordeetan jorratu da gaia.

Herritarrei jakinarazi nahiko genieke bihar hasierako onarpenera eramaten den ordenantzaren dokumentua, legeak ezartzen du gutxienez 15 egun egon behar duela erakusketa publikoan, baina prozesua luzatu nahi izan dugu eta edozeinek denbora nahiko izan dezan alegazioak egiteko, eta horregatik, urria erdira arte edukiko du jendeak dokumentuari buruzko proposamenak helarazteko.

Azpimarratu nahi dugu ez dela dokumentu itxi bat eta aldaketa txertatu daitezkeela oraindik ere ordenantzan bertan, Informazio gehiago, hurrengo estekan aurkitu dezakezue: hondarribia.eus

Hau inposaketa boda, Jainkoak ikus dezala. Zorionez, herritarrek aukera dute benetan zer gertatu den jakiteko; nahiz eta hala ere, egongo den norbait errealitatea ukatuko duena. Nahiz eta mundu guztiak dakien garai batean baimenak ahoz ematen zirela, indibidualki, baliozko dokumenturik gabe ... Hori bai zen inposaketa, opakutasuna eta kultura demokratikorik eza.

Amaitzeko, Udal gobernua zoriondu nahi dugu oposizioaren aldetik jasotako desgaste eta deslegitimazio kanpainaren aurrean adorez jarduteagatik 30 urteetan martxan jarri ez dituen neurri estrategikoak aurrera ateratzeko orduan.

Etiquetas: