Landetxa Auzo Elkartea.- Dagoeneko XXXI.Aste Kulturala ospatzen ari gara eta hamaika ekintza ditugu aurretik. Tartean eta agian elementu bereziena, UNRWArekin antolatutako "Bakearen soinu mapa ilustratua, Palestinatik Gipuzkoara" izan daiteke.
Ekimenaren berri ematen duen tripitkoa bidaltzne dizuegu "Palestina mapan". Beste hainbat ekintza ere burutuko dira urtero moduan.
Bestalde, Urriak 26an, igandean, Erlaitz Mendi Elkarteak Gipuzkokoa Mendi Federaziorekin batera antolatuko du "ESKOLARTEKOEN FINALISTEN EGUNA". Katea auzoan burutuko da ibilaldia eta Auzo elkarteak ere babesa emango dio ekimenari. Ekitaldi hau, urtero lurraldeko ikastetxeekin antolatzen du GMF-k eta aurten gure bailarara ekarriko dute. Une honetan Irun eta Hondarribiako udalekin eta bertako ikastetxe, IGE ata eskola kirola proiektuko arduradunekin koordinatzen gara ekimena ahalik eta hoberen atera dadin. Ahalik eta familia gehien animatzea, familian egun batez gozatzeko eta eskualdeko txoko ez oso ezagun bat ezagutzeko.