"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Gure elkarteak mozio bat aurkeztu du Irungo Udalaren osoko bilkuran Gazako genozidioaren, gerraren eta eskalada militarraren aurka.
Mozio hori ez da bozkatu, PSE-EEk eta EAJ-PNVk osatutako Udaleko Gobernu Batzordeak mozio alternatibo bat aurkeztu baitute, bi talde horien aldeko botoekin, EH Bilduren eta PPren abstentzioarekin eta Elkarrekin-Irun-Podemosen kontrako botoekin.
Gure mozioa bozkatu ez bazen ere, haren aurkezpenak aukera eman zuen osoko bilkuran Gazako genozidioari buruzko eztabaida sortzeko, talde politikoek gai horren inguruan dituzten jarrerak agerian utziz.