Euskal Herriko Txotxongilolarien 2. Topaketaren kronika

Asistentes al curso el títere popular de guante y cachiporra: Tradición y vigencia en el siglo XXI impartido Borja Insua. Foto: Gari Garaialde / Bostok Photo

Ostomila Txotxongilo Taldea.- Irailaren 3,4 eta 5a, Bidasoako eskualdea Euskal Herriko txotxongilolarien epizentroa bilakatu zen. Arte-erresintentzia sareak sortzeaz gain, tradizioa, komunitatea eta nazioarteko ahotsak batu ziren bertan.

Txotxongilo herrikoiari buruzko hausnarketa espazioa eta tailerra:

Galiziako Alakran Txotxongilo konpainiaren zuzendaria den Borja Insuak emandako tailerrarekin abiatu zen 2025eko urriaren 2an, Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketaren bigarren edizioa.

Zortzi orduko iraupena izan zuen tailer honen helburu nagusia, esku txotxongilo herrikoi eta tradizionalaren egungo balioaz hausnartzea izan zen. Bi kontzeptu horien –tradizionala eta herrikoia– pean eztabaida oparoa sortu zen bertaratutakoen artean. kontzeptu horiei buruzko hainbat teoria daudenez, bertan, parte-hartzaileek beren ikuspuntuak partekatu ahal izan zituzten.

Borjak, Barriga Verde galiziar txotxongilo pertsonaiaren manipulazioan ibilbide zabala duenak, memoria kolektiboan bizi diren arketipo tradizional horien eguneraketari buruzko esperientziak partekatu zituen.

Tradizioak proposatutako egitura dramatikoen garrantzia nabarmendu zen, baita egungo problematikara ekarri beharrezkoak berreskuratzeko ere.

Kurtsoko ikasleek txotxongiloekin ariketak egiten dizute. Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Kurtsoko ikasleek txotxongiloekin ariketak egiten dizute. Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

Eszena aktibatzen da: Bederatzi antzezlan erresistentzia ekintza gisa

Ostiralean hasi zen maratoi eszenikoa, asteburu batean bederatzi antzezlan eskaini zituena Irunen eta Hondarribian. Txotxongilozko parentesi hau eguneroko bizi azkarraren aurrean erresistentzia ekintza autentikoa bilakatu zen, publikoari denbora gelditu eta hausnartzera gonbidatuz. Euskara eta Euskal Herriko lurralde historikoa izan ziren hari nagusiak, aniztasunaren barruan, ondare kultural amankomuna ospatu zuen programazioak: Euskal txotxongiloak.

Karteldegian nabarmentzekoak: aniztasuna eta izaera propioa

Programazioak bere formatu eta bilaketa artistikoen ugaritasunagatik egin zuen distira, non antzezlan bakoitza unibertso bakarrarrean bilakatu zen

Santiago Ortegaren Solamente SOS: Edizio honetako helduentzako ikuskizun bakarra izan zen. Kontziliazioa errazteko, haurren zaintzarako espazioa prestatu zen egun honetan.

Elitxuko auzo elkartean espazio intimoa sortu zuen antzezlanak, emakumeak gehiengo ziren hurbileko publiko bat bilduz. Topaketa honen espiritua elkar ezagutzea eta sareak sendotzea zenez, ustekabean iritsi zitzaizkigun Carlos Lópezek eta Cecilia Casariegok txotxongilolariak, Maleatas mágicas taldekoak, bere Katrinak txotxongilo istorio laburra eskuzabaltasunez partekatuz bertaratutakoekin. Santi Ortega maitasunaren antiheroia eta “cursia”-ren kritiko gisa agertu zen. Proposamen eszenikoa formatu ugariz ehunduz: eskuko txotxongiloak, bentrilokia-a, performance bideoak eta bere konposizio musikalek, ironiaren beharra duen munduari ateak ireki zizkioten. Azkenean, sortzailearen irudi biluzi horrekin geratzen gara, estetikoki edo politikoki zuzena izateko asmorik ez duena, eta horrela, Solamente SOS-ek, bere publikoa maitasunaz, desamodioaz eta bizitza berak egindako hausnarketaz beteriko mundu batean murgiltzea lortu zuen.

Solamente SOS emanaldiko momentu bat. Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Solamente SOS emanaldiko momentu bat. Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

Babaluva eta Cacharuloren alaba: Mirari Urruzolak bere lehenengo estreinaldia euskaraz egin zuen Dunboako auzo elkartean. Ikuskizun familiar honek arrantzaleen eta itsasoaren mundura garraiatu gintuen. Teknika titiritero anitzekin, eszenan eskuko txotxongiloa nagusituz eta abesti tradizionalekin istorio tradizionalak uztartu zituen. Antzezlanak, mezu filosofiko sakonak helarazi zituen publikoari.

Katxaruloren Alaba emanaldiko momentu bat Dunboa auzo elkarteanArgazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Katxaruloren Alaba emanaldiko momentu bat Dunboa auzo elkartean Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

Ostomila txotxongilo taldeko Baleazaleak: Toki Alai eskolako patiota jende andanaz bete zen Ostomila ikusteko. Euskal ahots musika eta esku txotxongiloak uztartzen duen ikusizuna izan zen Baleazaleak. Txotxongilo istorio honetan, Elaia neskatila Shelma Huxleyren sekretua deskubritzen du bidaia abiatu aurretik. Ikuskizuna euskaldunen eta Mi’kmaq herriaren arteko konexioan zentratzen da, eszena irudi poetikoen segida batean oinarritzen da eta zuzeneko musikarekin uztartuta, publikoa emozionalki eragitea lortu zuten artistek.

Baleazaleak emanaldiko momentu bat Toki Alai eskolan Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Baleazaleak emanaldiko momentu bat Toki Alai eskolan Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

Larraitz Urruzola eta Joan etorriko istorioak: Larreaundi auzo elkartean, espazio intimoan, Larraitz Urruzola aktoreak bere bizitzan markatu duten istorioetatik eraman gintuen, publikoa, objektuetatik abiatutako bidaia batean murgilduz. Larraitzek LP disko bat erakusten digu, haurtzaroan bere bizitza Euskal Herrian markatu zuten bi istorio kontatzen zituen bera. Euskara eta galizieraren nahasketa, maleta desberdinez eraikitiko eszenografia soil batekin batera, bertaratutakoei liluratu gintuen. Rosalía de Castro bertsoak errezitatzen, Larraitzek bere aita errezitatzen zituen bertsoak gogoratzen ditu.

Joan etorriko istorioak memoriaren beste denbora eta lekuetara garraiatzen gaituen lana da.

Joan etorriko istorioak. «Sabel Berde» pertsonaia. Larreaundiko auzo elkartean Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Joan etorriko istorioak. «Sabel Berde» pertsonaia. Larreaundiko auzo elkartean Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

El Tenderete eta Hamaika gatazka: Bizkaiko konpainia historiko hau, bere errepertorioko obra bat partekatu zuen Hondarribiko kultur etxean. Antzezpen lasaia eta kritika sozialez beterikoa izan zen. José Ignacio Andino, Lito eta Manya Fernandez-ek panpinei bizia eman zioten. Beren obrak arkitektipoak aurkezten dizkigu, hala nola polizia edo politikari ustelak, bizitza lasai bat besterik nahi ez duten bi gazte desalojatu nahi dituztenak. Aurkezpen honekin hain garrantzitsua den errepertorioko antzerkia berpiztu ahal izan dugu eta lurralde honetako txotxongilo antzerkiaren beste garai batzuk gogoratu eta bizi ere.

El Tenderete konpainiaren Hamaika Gatazka emanaldia. Hondarribian Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
El Tenderete konpainiaren Hamaika Gatazka emanaldia. Hondarribian Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo

Sorginduak eta Pruden-en bidaia: Cristina Torres eta Celeste Carusok igandeeko jarduna hasi zuten Landetxa auzo elkartean, musika eta txotxongilo antzerkia uztartzen zituen ikuskizun batekin. Kamerra iluna eta argi jokoak erabiliz, Pruden inurriaren, auto-deskubrimendu bidaia kontatu zuten, gure barne potentzialaren eraldaketa eta garapenari buruzko metafora bat dena.

Prudenen Bidaia emanaldiko itzal antzerki momentua Landetxako Auzo elkartean Argazkiak: Gari Garaialde / Bostok Photo
Prudenen Bidaia emanaldiko itzal antzerki momentua Landetxako Auzo elkartean Argazkiak: Gari Garaialde / Bostok Photo

Helduentzako kabaret internazionala: Elkartasuna txotxongilo bihurtua

Larunbat gaua Cabaret bihurtu zen, bertan, bi orduz musikari eta txotxongilolarien arteko fusioko erregistro desberdinek protagonismoa hartu zuten. Emanaldia garrantzia eta dimentsio internazionala izan zuen ere, Kolonbia, Nikaragua, Azerbaijan, Kanada eta Palestinako artistekin. Momentu hunkigarria bizi izan zen Palestinako Tantura Antzerkiko, Mousa Nidal Kathib, mintzatzeko aukera eman zitzaionean. Ramalako txotxongilolari familia batekoa, Mousak lehen pertsonan partekatu zuen bere taldearen erresilientzia eta borrokaz beteriko historia. Txotxongilolari palestinar honek, 23 urte besterik ez dituela, errefuxiatutako haurrentzako antzezlanak egiten ditu Espainiar estatuan, bere aita Nidal Khatibek egindako txotxongilo bat erabiliz, migratzailearen bidai horretan, lagun bereiztezina izan duena. Jerikoko lapurraren edo Tantourako sarraskia bezalako istorio eta testigantzen bidez, elkar konektatzeko txotxongiloaren funtzio unibertsala gogorarazi zigun.

Palestinako Mousa Nidal Kahtib Kabaretean. Kabigorri Ateneoa Argazkiak:Gari Garaialde / Bostok Photo
Palestinako Mousa Nidal Kahtib Kabaretean. Kabigorri Ateneoa Argazkiak:Gari Garaialde / Bostok Photo

Etorkizunaren aldeko apustua: Deszentralizazioa eta komunitate-sarea

Topaketa ez zen soilik programazio artistikoa izan, kultura deszentralizatu eta oinarrira eramateko apustu politiko sendoa baizik. Bere arrakasta autogestioan eta Ostomilatik ehundutako gizarte-sarean oinarritu zen. Mayumi Klubaren lankidetzarekin batera 2025eko ekainean Irungo jaietan txosna/barraka bat martxan jartzeko funtsezkoa izan zen. Halaber, lagun eta txotxongilolari sarea,denbora eskaini zioten topaketaren lanei, bereziki Santi Ortega txotxongilolaria. Auzo elkarteen, Toki Alaiko AMPAren eta Hondarribiko Udalaren babesa funtsezkoa izan zen jarduera bakoitza publikoaz betetzeko, laneko erakusketen artean mila ikusle goratik bilduz.

Bigarren edizio honen itxiera bide honetatik jarraituko duen promesa bat da. Iparraldeko hiru txotxongilo talderekin ezarritako konexioa hirugarren edizioko sorpresa handia izatea espero dena. Bigarren edizio honi agur esaten hasi siogu baina hirugarren edizioari begirada finkatuz. Topaketa honek itxaropalari nabarmena sortu du Bidasoaldean, non handiek eta txikiek irrikaz itxaroten diote programazio berri bati. Hemen egindako eta hemengokoentzako txotxongilo antzerkiaren alde amestu, apostu eta borrokan jarraitzearen alde. Gora txotxongiloak, gora txotxongilolariak!

Ostomila txotxongilo taldeko konkistatzera! ikuskizunaren zati bat. Argazkiak: Gari Garaialde / Bostok Photo
Ostomila txotxongilo taldeko konkistatzera! ikuskizunaren zati bat. Argazkiak: Gari Garaialde / Bostok Photo

Etiquetas: