
120 euroko bonua eskainiko du A1, AZ eta B1 mailetan hasi nahi duten ikasleentzat, eta Mintza eta Hika taldeetan ere izena eman daiteke.
Bidasoko AEK.- Bidasoko AEK euskaltegiak irailaren 25era arte izena emateko epea zabaldu du datorren ikasturterako. Euskara ikasi nahi duen edonork aukera izango du euskaltegiko aurrez aurreko ikastaroetan autoikaskuntzako programan edo ikastaro berezietan (Mintza eta Hika taldeetan) izena emateko.
Ikasturte honetako eskaintzan, euskaltegiak azpimarratu nahi du hasiberrientzako prezio berezia: 120 euroko bonua izango dute eskuragarri A1, A2 eta B1 mailetako ikastaroak egin nahi dituzten ikasleek. Hau da, A1 maila ikasiko duen bazleak hurrengo bi ikasturteak izango ditu dohainik eta A2koak, aldiz, hurrengoa.
Gainera, gogora ekarri nahi dugu iaz BDSKOOPekin batera martxan jarritako Herritarron beka: Matrikula ordaintzeko zailtasunak dutenek ez dute deus ere aurreratu beharko, hau da, A1, AZ eta B1eko matrikula 0 € izango da.
Aurrez aurreko ikastaro horiek goizez, arratsaldez Zein gauez eskainiko dira, ikasleen erritmora egokitzeko moduko ordutegiekin, eta bakarkako lana zein tutoretzak ere izango dituzte osagarri. Euskara hobeto edo titulua nahi dutenentzat, berriz, B2, C1 eta C2 mailetako ikastaro konbinatuak eskainiko ditu euskaltegiak, zenbait ordutegi eta preziorekin Eskaintzaren barruan, Bidasoko AEKk bereziki gonbidatu nahi ditu hizketan trebatu nahi dutenak bi talde berezitara: MINTZA taldea, ahozko komunikazioa lantzeko, eta HIKA taldea, hitanoa ezagutu edo finkatu nahi dutenentzat. Gainera, aurten berrikuntza gisa, HIKA-MINTZA taldea ere eskainiko da, hitanoa praktikan jartzeko eta hobetzeko bereziki pentsatua, astean behin, 90 minutuko saioetan.
Bere erritmoan ¡kasi nahi dutenentzat, autoikaskuntzako programa ere eskaintzen du euskaltegiak, urritik ekainera, bi astean behingo tutoretzekin, asteroko mintzasaioarekin eta etxerako lanekin.
Izen-ematea irailaren 1etik 25era egin daiteke Bidasoko AEKren bulegoetan, eta interesatuek euskaltegiarekin harremanetan jarri ahal izango dute informazio gehiago jasotzeko.
