XXXII Kaleko Margo Lehiaketako kronika

Emeki Margo lehiaketa 2026_Taldeko argazkia

Emeki.- Emeki emakume elkarteak, 1994etik Hondarribian antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere 32.edizioa bete du, margolariek goiz batek ematen duen denbora tartean Alde Zaharreko eta San Pedro kaleko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute. Aurten 23 artistek izena eman dute, herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak: Hondarribia, Irun, Lesaka, Eibar, Ataun, Artziniega, Donosti, Zizurkil, Errenteria, Beasain, Getxo, Linxe...

Epaimahai taldea honako hauek osatu dute (ezkerretik eskubira): Maore Sagarzazu Zurutuza (diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta diziplina anitzeko artista), Lupe Amunarriz Emazabel (herriko margolaria), Javier Sagarzazu Garaicoechea (Hondarribiko margolari beteranoa eta margo lehiaketako epailea lehen ediziotik), Rakel Salinas Arbelaitz (artean lizentziatua eta arte hezitzailea) eta Itziar Basterretxea Seijo (iiingles musika taldeko kide eta artista polifazetikoa, karakterizazioan espezializatua).

Artelan ederrak eta kalitate handikoak aurkeztu dira, aurten bereziki lientzo handiek izan dute protagonismoa, urtero bezala lan ikusgarriak egin dituzte artistek. Sari banaketaren aurretik margolanen erakusketa egin da Santiako kaleko plazan eta bisitari ugari hurbildu dira.

Emekitik bihotzez eskertu nahi ditugu bolondres bezala lanean ibili diren emakumeei, beraien lana ezinbestekoa baita lehiaketa bizirik mantentzeko, Hondarribiko Udalari, Atrezzo marko dendari, Mariñel dendari, Eroski supermerkatuari eta Done Pedro dendari.

Amaitzeko, mila esker epaileei, lehiaketan parte hartu duten margolariei eta gaur Santiagoko plazara bertaratu zaretenoi. Datorren urterarte!

2026ko XXXII Kaleko Margo Lehiaketako irabazleak

ACCÉSIT

Atrezzo dendako enmarkazio bat eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.

Irabazlea: Elsa Gonzalez (Irun). Hondarribiko udalaren izenean Ander Ribes zinegotziak eman dio saria.

Accésit

Accesit Elsa Gonzalez Zorn

3.SARIA

500€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.

Irabazlea: Iban Aranburu (Beasain), Hondarribiko Udalaren izenean Carlos Gebara zinegotziak eman dio saria.

Hirugarren saria

Hirugarren saria Iban Aranburu Elustondo

2.SARIA

700€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia

Irabazlea: Javier Igoa (Lesaka), Hondarribiko Udalaren izenean Lupe Queiruga Oronoz zinegotziak eman dio saria.

Bigarren saria

Bigarren saria Javier Igoa Alzugaray

1.SARIA

1000€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia

Irabazlea: Francisco Javier Arribas (Irun). Emeki emakume elkartearen izenean Arantza Ugalde Urruzolak eman dio saria.

Lehenengo saria

Lehenengo saria Francisco Javier Arribas

Epaileak

Epaileak

Etiquetas: