Sustatzea ez da ordezkatzea. EH Bildu, Euskal Jiraren baitan Irungo Udalak hartutako erabakiaren aurrean

Esukal Jira

EH Bildu.- EH Bilduk gaitzetsi egin du Udal Gobernuak hiriko kultur elkarteekiko duen jarrera eta, zentzu horretan, Fuskal Jiraren antolakuntza aldebakarrez bereganatzeko erabakiaren gainean haustartzera deitu ditu PSE eta EAJ.

Ezaguna da Irunen, azken urteetan, kultura sustatzen duten elkarteek birian ekimenak antolatu eta aurrera eraman ahal izateko zailtasun handiak izan dituztela, eta ekimen horiek Irungo nortasun eta historiaren parte izan arren, Udaletik ez dirudi oztopo horiek bideratzeko elkarlanik abiatu denik.

Egoeraz jabetuta, 2024 urtean Irungo EH Bildutik “Irungo kultur eragileen egoera aztertzeko eta haien jarraipena bermatzeko prozesu parte hartzaile baterako” 25.000euro adostu genituen Udal Gobernuaekin. 2026an oraindik prozesu horren berririk ez dugu eta azken atzo ezagututako berriak ezagututa, egoerak okerrera egin duela esan daiteke.

Urte luzez Irungo eragile desberdinek hiriarentzat garrantzitsuak diren hainbat eta hainbat ekimen antolatu dituzte, hiritarrentzako adierazgarriak bilakatu diren Euskal Jira edo Herri Bazkaria, esaterako. EH Bildutik badakigu horrelako ekimenei esker, hiritarren parte hartzea eta komunitatea sustatzeaz gain, Irungo kultur sarea ere indartzen dela eta Irungo Udalak lan bori sustatu eta babestu beharrean, kezkaz hartu dugun erabakia jakinarazi zuen atzo: Euskal Jiraren sustatzaileek mahai gaineratutako zailtasunei muzin egin, eta aldebakarrez ekimenaren antolaketa bereganatzea.

Horrelako erabakiek ez dute soilik Irungo kultur sarea ahultzen, ekimen hauek berezkoa duten izaera komunitarioa eta parte hartzailea desagerrarazten dute eta Udalak urteak lanean eman dituzten eragileak egun batetik bestera alboratu ditzakeela transmititzen da. Gure taldearentzat, zailtasunen aurrean elkarlanerako bideak baliatu gabe eta prentsa ohar bidez horrelako erabakiak hartu eta jakinarazten dituen instituzio bat, ez da herritar eta eragileengandik gertu dagoen Udal Gobernu baten isla.

EH Bildutik, Euskal Jira Elkarteari urteetako lana eskertzeaz gain, PSE eta EAJren Udal Gobernuari Irunen kultur sareak sustatzeko benetako elkarlanak abian jartzea eskatzen diogu, elkarte eta eragileen aliatu bezala joka dezala, eta urteetan Irunen kultura bultzatzeko lanean egon dren horiekin errespetuzko harremanak eraikitzea.

Etiquetas: