Emeki.- datorren azaroaren 22an antolatu nahi den Triatloi Solidarioaren inguruko informazioa partekatu nahi dizuegu. Proiektu hau Irungo Txingudiko Elkarte Feministak bultzatutakoa da eta Emeki Emakume Elkartea eta Hendaia Uretan elkartekoak gonbidatuak izan gara elkarlanean Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuz, Emakumezkoen Erreleboen Triatloi Solidarioa antolatzeko.
TRT (Triatlón por Relevos Txingudi) kirol, gizarte eta elkartasun ekimen bat izango da, Hendaia, Irun eta Hondarribia elkartuz, emakumeen partaidetza, belaunaldien arteko elkarbizitza eta indarkeria matxistaren aurkako kultura arteko bizikidetza helburu dituen jardunaldi batean.
Lema honakoa izango da: "Vivas, libres y sin miedo / Bizik, aske eta beldurrik gabe / Vivantes, libres et sans peur"
Proba Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotutako jardueren barruan kokatuko da eta hiru modalitateetan edo bakarrean parte hartzeko aukera eskainiko da.
- Lehenengo froga Hendaian: Ur Senderismoa 9:30-10:10 (aforoa 100 )
- Bigarren froga Hendaiatik Irungo Zabaltze plazaraino txirrindaz 10:20-11:50 (aforoa 100 )
- Hirugarren froga Zabaltze plazatik Hondarribiko benta aparkalekuraino korrika 11:55-12:30 (aforoa 200 )

