Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarentzat zortzi urteko mobilizazioen ostean, "gutxieneko pentsio duinen aldeko borroka helburu utziezina izaten jarraitzen du"

Rueda de prensa del MPEH

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Zortzi urte bete dira 2018an pentsiodunek manifestazio bandak egin zituztenetik. 2011ko eta 2013ko erreformen murrizketen eta pentsioen izoztearen ostean, 2018rako %0,25eko igoera barregarria izan zen basoa bete zuen tanta.

Pentsiodunen haserreak Hego Euskal Herriko eta Estatuko hiri askotako kaleak bete zituen IRP (0,25) indargabetzea eta Jasangarritasun Faktorea indarrean ez sartzea lortuz. Ezinezkoa zela esan zutenek (PP) Gobernua utzi behar izan zuten.

Lehen helburuak lortuta, mobilizazioekin sortutako EHPMKk aurrera jarraitu zuen, aldarrikapen oinarrizkoak eta ezinbestekoak planteatuz. Pentsioen zenbatekoa soldataren %60ra murriztu nahi duten murrizketen erreformak indargabetzea, gure belaunaldiarentzat eta hurrengoentzat PSPa kbermatzea, pentsio eta gutxieneko pentsio duin eta nahikoetan dagoen generoarrakalarekin amaitzea.

Urte hauetan zehar, mobilizazio ezberdinak antolatu ditugu helburu hauek lortzeko eta murrizketa Berriak ezartzea ekiditeko. Astelehenetan euriarekin eta eguzkiarekin, milaka pentsiodunek EGE defendatzen jarraitzen dugu HEHko 84 herri eta hiritan egiten ditugun mobilizazioetan.

Zerbait aurreratu da, baina bidea dago egiteko lortutakoa atzeraezina izan dadin.

Pentsioak murrizten ari dira, erretiro-adina handitzen, erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak ez dira indargabetu kotizatutako 40 urterekin, eta gutxieneko pentsioak miserableak dira oraindik.

Gutxieneko pentsio duinen aldeko borrokak helburu utziezina izaten jarraitzen du. EAEko eta Nafarroako 178 udal eskaera horren alde agertu ziren, eta EAEn aldarrikapen hori lege-proposamen bihurtu zen EAEKO Parlamentuan aurkeztutako legegintzako herriekimenean.

Gaur egun, NFEko pentsiodunen %37,8k (51.103) eta EAEko %31,9k (168.966) LGStik beherako pentsioak dituzte. Horietatik, NFEko %65,5 eta EAEko %66,7 emakumeak dira. 2026rako ¡goerarekin, erretiro- eta alargun-pentsioa 936 eurokoa izango da 14 ordainsaritan, eta kotizazio gabekoak, 621 eurokoa; 220.000 pentsiodunek gero eta zailtasun handiagoak dituzte bizi-baldintza duinak lortzeko, eta gezurtatu egiten dituzte pentsioen nahikotasunari buruzko diskurtso interesatuak. Egungo KPlak ere ez du jelatzen pentsiodun askorentzat bizitzaren kostuaren igoera.

Nafarroako Parlamentuak gutxieneko pentsioaren osagarria igo du 2026rako, 1.100 euroraino, hamalau ordainsaritan; positiboa da, baina ez da nahikoa, bereziki eskatutako baldintzengatik.

EAEn arrakastatsua izan da Udal Ekimen Legegilea Legebiltzarrean eztabaidatu eta bozkatzea eskatzeko EHPMKk egin duen kanpaina. 145.142 pertsonak sinatu zuten eskaera; sindikatu guztiek, enunka emakumeerakundek, gizarte-erakundek eta gure gizarteko pertsona garrantzitsuen 289 sinadurek ere babestu zuten. Baina dinamika eta parte-hartze sozial horri guztiari betoa jarri dio EAEko gobernuaren eta berau babesten duten alderdien, EAJ eta PSEren, erabakiak.

Beren botoekin legegintzako herri-ekimena Parlamentuan eztabaidatzea eragotzi dute.

Demokrazia parte-hartzailearen, gobernantza kooperatiboaren eta abarren aldeko aldarrikapenak. paper bustia baino ez dira.

EHPM, ez dugu orria pasatuko. Urte asko ditugu eta esperientziak erakutsi digu inork ez digula ezer oparitu eta borroka dela aurrera egiteko gure bermea.

EHPM, gaur egun, mugimendu sozial finkatua eta aitortua da, eta pertsonen bizibaldintzen hobekuntzan inplikatu gara, batez ere adinekoen bizi-baldintzen hobekuntzan, osasun publikoa defendatuz eta mendekotasunaren arreta-zerbitzuen sare publiko, unibertsal eta kalitatezkoa eskatuz.

Palestinako genozidio sionistaren salaketa bezalako herri borroketan parte hartu dugu eta langileon soldatak eta lan baldintzak hobetzeko borroka babestu dugu.

LGS eta Martxoaren 17ko Greta Orokorra nabarmen hobetzeko ekimen sindikalak babesten ditugu, hori bermatuko duen LGS propioa eskatuz. Pentsiodun eta langile gisa egiten ditugun aldarrikapenak aldarrikapen beraren parte dira, aberastasunaren, elkartasunaren eta generoekitatearen bidezko banaketan oinarritutako gizarte bat eraikitzea.

Datorren astelehenean, hilak 19, ohiko mobilizazioetan zortzi urteko borroka ospatuko dugu, eta egungo pentsiodunek eta erretiroa hartuko dutenek, dozenaka urteko lanaren ondoren, bizitza duina izateko duten borondatea.

2018an 0,25arekin amaitzea lortu genuen, 2026an gutxieneko pentsioak LGSarekin parekatzea lortuko dugu. Gutxieneko pentsioetarako eta genero-arrakalarekin amaitzeko diru-sarrera nahikoak.

Jo ta ke irabazi arte.

Etiquetas: