Irunen Gl-636 errepidean dagoen trafiko arazoari irtenbidea emateko proposamena egin du EH Bilduk

EH Bildu Gipuzkoa

EH Bildu.- Bidasoa eskualdeko mugikortasun arazoari irtenbide eraginkor eta iraunkor bat eman behar ZOO, Irunen Gl-636 errepiderako Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen proiektua aztertuta, alegazioa aurkeztu dio EH Bilduk, egoerari irtenbide eraginkorra emateko xedez. Hori azter dezan eskatu dio aldundiari. Irunen egindako agerraldi batean aurkeztu dute Irungo bozeramaile Oihana Brionesek, Hondarribiko Garoa Lekuonak eta Gipuzkoako batzarkide Oskar Bordesek Irunen egin duten agerraldian.

Urte luzez, egunean milaka auto jasaten dituen bide azpiegitura bonen arduradunek ez dute Gl-636 errepideko trafiko arazoari benetako irtenbidea emateko erabakirik bortu, Oihana Briones EH Bilduren Irungo bozeramaileak adierazi duenez, “egungo egoera jasangaitza da; auto (orok, pilaketak eta mugikortasun-arazoak ohiko bihurtu dira”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidasoaldeko errepideetako trafikoa bideratzeko bi errotonda aurreikusten ditu: bat Gl-636 ardatzean eta bestea N-638 ardatzean, biak paduraren gainean eraikiko litzatekeen lotura-errepide baten Bidez konektatuta. EH Bilduk alegazioa aurkeztu dio proposamen horri, agerraldian aurkeztu duena.

Hondorribiko EH Bilduko bozeramaile Garoa Lekuonak azaldu duenez, Foru Aldundiaren proposamena aztertuta, “egungo egoera iraultzeko nahikoa ez dela ondorioztatu dugu. Trafiko nagusia eien eta moteldu egiten baitu, errepidearen ahalmen operatiboa murriztu eta pilaketak areagotzeko arriskua handituz, bereziki fuxu handiko orduetan”, adierazi du.

Aldunditik egin den proposamenak, “Bidasoaldeko trafiko-fuxu nagusia den Gl 636 errepidea ez du lotura-mugimenduetatik behar bezala bereizten, eta EH Bildutik horrek gaur egungo arazoak mantendu edo areagotzeko arriskua dakarrela uste dugu”, gaineratu du Lekuonak.

EH Bilduk, azken hilabeteetan, eskualdeak duen erronka nagusietako bati aurre egiteko helburua duen Bidasoa Eskualdeko Mugikortasunerako Plan Integrala landu du. Plan horretan, besteak beste, Gl-636 eta N-638 errepideen arteko lotura gunean alturazko errotonda bakar bat eraikitzea jasotzen da. Honek trafiko nagusiaren jariokotasuna bermatzen du, fluxu nagusia eta loturamugimenduak maila desberdinetan bereizita.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako alegazioak “aintzat hartu eta gure proposamenaren abantailak aztertzea eskatzen diogu. Helburua ez baita lotura berri bat egitea soilik, helburua Bidasoako eskualdeko mugikortasun-arazoari behingoz irtenbidea ematea do”, azaldu du EH Bilduren Gipuzkoako batzarkide Oskar Bordesek.

Etiquetas: