Palestinari buruzko hitzaldiak

BorBor Palestina

BorBor hausnarketa kolektiborako plaza.- Agenda publikoan indarra galdu duen arren, su-etena sinatu geroztik indar sionisten sarraskiak ez du etenik izan Palestinan. Horren aurrean, Palestinaz hizketan jarraitu beharra dugu. Azken hilabeteetako protesta-zikloari jarraipena eman eta gaian sakontzeko bi hitzaldi antolatu ditugu BorBor — Hausnarketa Kolektiborako Plaza eta Irun Palestinarekin Ekimenak elkarlanean.

Lehena, urtarrilaren 21ean izango da San Migeleko Auzo Elkartean (Luis de Uranzu 22), Sumud Ontzidian parte hartu zuen Jotas kidearekin. Sumud Flotilla. Una acción de solidaridad y desobediencia internacionalista izenburuarekin, ontzidiaren esperientziaz eta haren aurkako errepresioak bultzatutako protesta-zikloaz arituko gara. Ekitaldia gaztelaniaz izango da.

Bigarrena, otsailaren 19an izango da Landetxa Auzo Elkarteko liburutegian (Bizkaia 15), Askapena erakundeko kideen eskutik. Inperialismo gogorrari internazionalismo zorrotza izango du izenburua, eta palestinar auziari marko orokorra jarri nahi diogu harekin; gatazkak jatorrian duen kolonialismoaz eta inperialismo garaikidea sartu den fase berriaz jardungo gara, bai eta hari eman beharreko erantzun internazionalistaz. Ekitaldia euskaraz izango da.

Etiquetas: