Alardean berdintasunean parte hartzeko lehen eskaeraren urteurrena ospatzeko ekitaldia

En las escaleras del Ayuntamiento

Alarde Publikoa.- 1996an, emakume talde bat Irungo Udaletxera joan zen jaiak berdintasunean bizitzeko eskubidea eskatzera. Ostiral honetan, 30 urte beranduago, berriro ere udalbatzaren osoko bilkurara itzuliko gara Irungo Udalari udal Alarde Parekide bat antola dezala exijitzeko.

2026ko maiatzaren 29an, 30 urte geroago, berriro itzuli gara udalbatzarrera, Irungo Udalari exijitzeko Berdintasunezko Udal Alardea antola dezala.

Ekitaldian aldarrikapenezko eta oroitzapenezko idatzi bat irakurri da. Urteurrenaren sinbolo gisa, zapi gorriak banatu dira, eta, aldi berean, berdintasun-eskaera horrek alardean parte hartzeko izan duen ibilbidea gogorarazten duten esaldiak irakurri dira.

Ekitaldiak aldarrikapen honen ibilbideari balioa eman nahi dio eta gogora ekarri nahi du "urte asko daramatzagula Udalak beste alde batera begiratzeari utzi eta Alardea antolatzeko zain".

Osoko bilkuran irakurritako testua

Duela 30 urte, udalbatza-areto honetan bertan, Bidasoaldeko Emakumeak taldeko kide batzuek Udalari eskatu zioten ordenantza alda zezala, Irungo Alardean herrikide gizonezkoekin batera parekidetasunez parte hartu ahal izateko.

Gaur, 30 urte geroago, berriro eskatu behar diogu aspaldiko urteotan behin baino gehiagotan eskatu dioguna: Udal Alardea antola dezala. Ez da deus berria. Eskatzen dugu Udalak beti berea izan duena berreskura dezala: Alardearen antolaketa.

Mendez mende, Udala izan zen Alardearen bermatzailea. Gaur egun, haren absentzia ez da neutraltasuna, utzikeria baizik.

Legeak argi dio: erakunde batentzat, berdintasuna ez da aukera ideologiko bat, lege-beteharra da. Agirietan berdintasuna aldarrikatu arren bere herriko jaien muin bihurtutako ekimenean berdintasuna ukatzen duen instituzio batek erabat galdu du bere buruari zor dion ardura eta zintzotasuna, eta ez du sinesgarritasunik batere herritarren aurrean. Emakundek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu baina Udalak berak muzin egindako Alarde bat anomalia instituzional bat da, hiri honen lotsagarri.

Hogeita hamar urte zain, urte gehiegi dira. Hiru hamarkadatan geure eskuz eraiki dugu Udalak berezko zuena eta bere egin behar duena. Bada tenorea ardurak berriro bere gain hartzekoa, eta salbuespenik gabe herritar guztientzat izango den Alarde bat aldarrikatu, antolatu eta babestekoa. Berdintasunaren aldeko konpromisoa benebenetakoa badu, Udalak erantzukizun politiko eta etiko hori bete behar du.

Bukatzeko, udalbatza honetan omen egin nahi diegu duela 30 urte irainen, mehatxuen eta erasoen artean Alardera sartzeko adorea eta kemena izan zuten emakume eta gizonei. Haien duintasunari esker, orain 2000 lagun baino gehiago gara elkarrekin desfilatzen dugunok. Udalaren laguntzarik gabe Alarde bizia, hunkigarria, alaia eta gero eta handiagoa sortu dugu. Erakutsi dugu berdintasunak ez duela Alardea suntsitzen, ederrago eta indartsuago egiten baizik. Hori guztia eskertu nahi dizuegu:

Zuei, 30 urteotan amore eman gabe parte hartu eta hor egon zaretenei, bai eta egun bakar batean egon zaretenei ere.

Baita urteotan utzi gaituzuenei ere; orain zuen oroimenak gurekin bat egiten du desfilatzen dugun bakoitzean

HB, IU eta EA alderdiei, 1996ko udalbatzan emandako babesagatik, eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi, gaur egun egiteagatik, PSE-PSOEk, EAJk eta PPk ez bezala, ez baitzuten orduan egin, ez eta orain ere.

Espaloietatik txaloka eta bibaka lagundu gaituzuenei, bai eta hitzez eta aitortzaz egin duzuenei ere.

Gazteen belaunaldi gazteei, urtero Alardea pozez eta giro ederrez biziberritzen baituzue.

Eta, azkenean, gure senide eta lagunei, batez ere lehendabiziko urte gogor haietan laguntza eta babesa eman baitzeniguten. Eskerrik asko.

30 urteotan zuekin bat egin dugu, eta zuekin partekatu tristura, beldurra, ausardia, itxaropena, erresilientzia eta eskuzabaltasuna.

Tristura, geure hirian bertan emakume izate hutsarengatik geure Udalak eskubide bat ukatzen zigula ikusi genuelako.

Beldurra, gure herrikide askoren jazarpen, etsaigo eta ageriko herra pairatu behar izan genuelako.

Ausardia, konpromisoak erakarri zizkigun ondorio latzak nozituagatik, aurrera egin genuelako.

Itxaropena, denborak arrazoia emango zigula eta, gurea aldarrikapen bidezkoa izaki, belaunaldi berriek Alardeaz gozatuko zutela bagenekielako.

Erresilientzia, proiektu honi azken bururaino eusteko adina indar izan dugulako; areago, urteotan eraiki dugun Alardea historiako duinena eta jai giro onenekoa da.

Eskuzabaltasuna, etorkizunari begira lan egin dugulako, denbora luze eman baitugu, ahaleginak eta bi eginez, jai giroko Alarde demokratiko eta berdinzale bat antolatzen, guretzat eta datozen belaunaldientzat.

Zeren eta Alarde Parekide hau ez baitzen ezerezetik sortu. Irainduak, minduak eta jazarriak izan ziren pertsona batzuen adoreak sortu zuen, berdintasunaren aldeko konpromisoak hura guztia merezi zuelakoan, sortu ere. Eskerrik asko guzti-guztiei.

Pleno 1996-44-24

Pleno 1996-44-24

Zapiak ematean irakurritako esaldiak

  1. Por un alarde municipal ya!
  2. Zuei, 30 urteotan amore eman gabe parte hartu eta hor egon zaretenei.
  3. A las nuevas generaciones que habéis hecho vuestro este Alarde.
  4. Espaloietatik txaloka eta bibaka lagundu gaituzuenei.
  5. Agradezco al feminismo haberme alejado de la masculinidad tóxica y haberme sumado a la lucha compartida de la igualdad de las mujeres en nuestro Alarde.
  6. Gure senide eta lagunei, batez ere lehendabiziko urte gogor haietan laguntza eta babesa eman zenigutelako.
  7. Alardeak munizipala eta parekidea izan behar duelako.
  8. Si el alarde no es municipal, no es del pueblo.
  9. Herriarena izango delako guztiona eta guztiontzako denean.
  10. El compromiso por la igualdad obliga a la organización de un Alarde Municipal.
  11. Berdintasuna egunero defendatu behar delako, baita jaietan ere.
  12. Misma fiesta, mismos derechos.
  13. Jaiak berdintasunean gozatzea eskubide bat delako.
  14. Porque los derechos no se votan, se ejercen.
  15. Oinarrizko eskubideen urraketen aurrean ezin delako ekidistantea izan.
  16. Porque las fiestas también son nuestras.
  17. Emakumeak maite ditugulako etxean, kalean, lanean, ohean, jaietan, baita Alardean ere.
  18. Porque no somos ni más ni menos, somos iguales.
  19. xapelaren azpian denak berdinak garelako.
  20. Porque crecemos y seguiremos creciendo sin límite.
  21. Etorkizuna gurea delako.
  22. Porque no excluir a nadie, nos hace mejores.
  23. Denok elkarrekin alarde hobe bat osatzen dugulako.
  24. Porque la tradición también es igualdad.
  25. Indarkeriarik ankerrena da irundartasuna ukatu diguzuela, baina orain gertatuko baptz berriro berdin-berdin egingo genuke.
  26. Porque el alarde es parte de nuestra identidad como irundarras.
  27. Alardea maite dugulako.
  28. Porque 30 años son muchos años mirando para otro lado.
  29. Ez gaudelako prest beste 30 urte luzez zain egoteko.
  30. Por las compañeras y compañeros que nos habéis dejado a lo largo de estos años cuyo recuerdo desfila con nosotras.

Etiquetas: