Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- AlReF (erantzukizun fiskaleko agintaritza independentea) erakunde publikoak, administrazio publikoen aurrekontu egonkortasuna eta finantza jasangarritasuna bermatzeko helburua duenak, pentsioei buruzko txosten berri bat argitaratu du, 2025eko martxoaren 31ko txostenaren ondorioak berresten dituena.
Bi txostenen ondorio nagusia da, indarrean dagoen araudia betez, ez dela beharrezkoa gastuak murriztea edo dirusarrerak handitzea Pentsioen Sistema Publikoan (PSP). Hala ere, AlRef-ek dio Pentsioen Sistema Publikoaren finantzaketa administrazio publikoen finantzaketa-irizpideetara eta Estatuaren aurrekontu-erabilgarritasun Orokorrera egokitu behar dela. Baina aurrekontu-erabilgarritasun bori baldintzatuta dago artikuluan ezarritako lehentasunarekin.
Konstituzioaren 135. artikuluaren arabera, 2011n aldatu ondoren, zor publikoa ordaintzea da ordaindu Beharreko lehen gauza, Estatuko Aurrekontu Orokorretan beste edozein gastu egin beharrean.
Zor publikoak izan dezakeen hazkundea aurreikusita (Barne Produktu Gordinaren (BPG) %123 2050ean), pentsioetan lau urtean BPGren %3,2 doitzea proposatzen du, eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari 2/2023 ELD erreformatzea proposatzen dio, pentsioak finantza publikoen jasangarritasunarekin lotzeko. Legean aldaketa bori egiteak pentsioei zerbitzu publikoen murrizketek eragiten dituzten finantzaegonkortasuneko eta austeritateko irizpideak aplikatzea dakar.
Halaber, datu demografikoak eguneratu gabe daudela eta baby boom-a sortzeak aurreikusitakoa baino kostu handiagoa eragingo duela esan du. Hala ere, kostu hori guztiz onargarria da, gure inguruko herrialdeetako pentsioen egungo kostua gaur egun Estatuan 2050erako izango litzatekeena baita.
Txostenak, PSPren bideraezintasuna aldarrikatzen duten aztiak gezurtatzen dituen arren, hori bermatzeko ezinbesteko erabakirik hartu gabe jarraitzen du. AlReF-ren txostenak bere aurreikuspen makroekonomikoetan ahaztu egiten du arazo nagusia den politika ekonomikoa eta fiskala, aberastasunaren metaketa eta kontzentrazioa gero eta esku gutxiagotan pertsonen beharren kontura. Kapitalkontzentrazio hori posible egiten duten politika ekonomikoak dira krisialdien eta jendearen arazoen erantzuleak. AlReF-k bere txostenean pertsonen interesak lehenetsi beharko lituzke, eta aberastasuna ekitatiboki banatzeko premiazko neurriak planteatu. Aberastasunaren banaketa ekitatibo bat, soldatak, kotizazioak, aurrekontu publikoak hobetuko dituena, PSP eta zerga politika justu eta ekitatibo bat bermatuko dituena. Eskari horiek leku zentrala izan beharko lukete AlRef-en gomendioetan, eta hori ez da gertatzen ez txosten honetan ez aurreko txostenean.
Kostuen igoeraz hitz egiten da, baina legea bete barik arraitzen da, dagoeneko egin behar zen Gizarte Segurantzaren kontuen auditoria egin ez delako. Genero-soldata-arrakalan agertzen den Bidegabekeria historikoa betikotzen Jarraitzen da. EHPMren ustez, txosten honek berretsi egiten du gure helburuak lortu arte balean jarraitzeko erabakia, Soldata eta pentsio duin eta nahikoak eskatzen ditugu, gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatzea, pentsio eta soldatetan dagoen genero arrakalarekin amaitzea, eta gobernuei, parlamentuei eta alderdiei eskatzen diegu uko egin diezaiotela pentsioei murrizketen gastu araua aplikatzeari eta gure eskaerak gauzatu ditzatela. Lanak sortutako aberastasunarekin horretarako baliabide nahikoak baino gehiago daude. Ekitate fiskala falta da, aberastasuna banatzea eta ezkutuko ekonomiaren, finantzaespekulazioaren eta paradisu fiskalen aurka borrokatzea.

