
Abotsanitz.- Errealitate bihurtu da azken hamarkadako herriko eskari handienetariko bat: hiriautobusarena, alegia. Bidea ez da erraza izan, eta lehenago espero bagenuen ere, azkenean martxan jartzeko gai izan gara.
Abotsanitzetik garbi izan dugu bei zerbitzu hau berebizikoa zela herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi bagenuen. Horren adibide, hauteskunde guztietan gure programan joan izana eta 2023ko udal hauteskundeetan, gure programa aurkeztu genuenean, bertan jasotzen genuen, Hiri autobusa, beharbeharrezko zerbitzu izendatuko genuela. Beti sinetsi izan dugu hondarribitarren bizi-kalitatean hobekuntza ekarriko zuela. Eta horren ostean, esan eta egin.
Abotsanitzetik uste dugu ia buru hamarkadaz gobernuan egon direnek bestelako lehentasunak izan zituztela hiri-autobusa martxan jartzea baino lehen. Eta ulertzen dugu, halaber, urteetan berehala etorriko zela iragarri zuten proiektu hau bere egin nahi izatea orain. Hala ere, ez gara eztabaida antzuetan edo alderdikerietan sartuko. Benetan garrantzitsua dena da gaur Hondarribiak aurrera egiten duela, eta bere herritarren bizi-kalitateak ere aurrera egiten duela. Eta hori funtzionatzen duen talde baten ahalegin, konpromiso eta seriotasunarl esker da.
Esan beharra dugu ere, astearte honetan hasten den zerbitzua, behin-behineko ibilgailu batekin hasiko dela, %100 elektrikoa dena uda garaian iritsiko baita. Baina beharrezkoa ikusi dugu zerbitzua lehen bait lehen martxan jartzearena. Horri gehituta, aipatu behar dugu ere herritarren parte-hartzea nahi dugula fase honetan. Izan ere, batetik, proposamenak jaso nahi dira geralekuak, ordutegiak eta maiztasunaren inguruan, zerbitzua ahalik eta osatu eta hobetuen ematerako garaian.
Eta bestetik, martxoaren 16a arte, herritarrek behin-betiko autobusaren diseinua erabakitzeko aukera izango dute ere.
Hiri-Autobusa behar-beharrezko zerbitzu eta berebizikoa dela esaten dugunean, betetzen dituen funtzio edo dituen helburuengatik diogu: mugikortasun jasangarriaren eredu da, auzoen arteko lotura-erraminta gisa funtzionatzen du, ibilgailu pribatuaren erabilera jaisteko asmoarekin, gure herriko trafikoa deskongestionatzeko. Hortik haratago ere, Lurraldebuseko zerbitzuarekin duen interkonexioa balioan jarri behar dugu, E20, E25 eta E27 zerbitzuekin alegia,
Garbi geratzen ari dena da, udal gobernu hau, borondate politiko, zorroztasun eta eguneroko lanarekin, orain arte egin ezin zitekeen hori egiteko gai dela. Eta hori ere, politika egitea da, hondarribitarren alde eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
