Etxebizitza alternatiboen jardunaldiak Hondarribian

Non: 
Amuteko Auzo Elkartea
Data: 
Larunbata, Maiatza 26, 2018 - 10:30

Etxebizitzaren eredu alternatiboak lantzeko kolektiboa, hori da hain zuzen ere Hutsetik ilusiora Hondarribia. Gure asmoa merkatu espekulatzailetik etxebizitza atera eta berez denan bihurtu, eskubide unibertsal bat .

Gure herrian dauden etxebizitza hutsak eta erabilpenik ez dutenak berreskuratu eta pertsonen beharrizanen zerbitzura jarri.

Azken 20 urtetan babes ofizialeko 1.200 etxebizitza inguru eraiki dira, 992 etxebizitza huts eta 951 erabilpenik gabe edo bigarren etxebizitza bezala egonik gure herrian.

Gazteentzako, familientzako eta nagusiei zuzendutako etxebizitza alternatibak sortu, autogestioa eta espazio komunitarioak bultzatuz, gaur egungo banakako eredu espekulatzailea eredu inklusibo, jasangarri eta ez espekulatzailean bihurtuz.

Ez da asmatu berri dugun zerbait, eredu antzekoak existitzen dira leku askotan: Bartzelona, Madrid, Danimarka, Alemania... baita Euskal Herrian ere.

Hori dela eta Hondarribiko EH Bilduk eta Hutsetik Ilusiora Hondarribiak, Hiritik At-en (Tokiko garapena sustatzeko espazio, prosezu eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba multidisziplinarra) laguntzarekin etxebizitzaren alternatiben inguruan jardunaldi batzuk antolatu ditugu. Lehen saioa datorren maiatzaren 26an goizeko 10’30tan Amuteko Auzo Elkartean.

Jardunaldi hauetan leku desberdinetako kolektibo desberdinen partehartzea izango dugu, zeintzuek aurrera eramaten ari diren proiektuen berri emango diguten:
  -LE COL: Eraikuntza enpresa sozial eta solidarioa

  -ERRENTERIAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA: Gazteentzako udal etxebizitza komunitarioa.

  -ABARASKA KOOPERATIBA: Etxebizitza kooperatiboa.

  -MENDIKO ARTEA: Pertsona nagusientzako etxebizitza komunitarioa.

Etiquetak: