Bixintxoetan ikastolen aldeko afari herrikoia

Non: 
Hendaia
Data: 
Larunbata, Urtarrila 26, 2019 - 20:00

Urte berri on,euskalzale!
Hendaiako Bixintxoak gertu ditugu eta urtarrilaren 26an(Danborrada egunean) Hendaiako eta Biriatuko ikastolek afaria antolatu dugu.

Ondo dakizuen moduan, Bidasoako alde honetan euskara baita ikastolaren egoera txarra izanik,euskalzale ororen sustengua eta laguntza zinez beharrezkoak ditugu.

Horregaitik eta plazer handiz,antolatzen ari garen afarira eta ondorengo bestara etortzeko gonbidapena zabaltzen dizugu eta familia eta lagunei mezua zabaltzea eskatzen.

Menua hau izango da:
  1. platera:
        -Paella.
  2. platera:
      -Txerri masailak ardo beltz saltsan.
  Postrea:
      -Samin-goxo eta gazta
  Kafea eta kopa!

Berako Zalain jatetxeak prestatuko duen afari goxoa gozatzeko aukera izango dugu.

Txartelak Bakarxoko,Xaia eta Aia tabernetan izango dira salgai (Helduak 17€ eta 8€ haurrak).

Etiquetak: