Elkarrateratzea deitu du Bidasoko Itaiak gaur arratsaldean

Non: 
Irungo San Juan Plaza
Data: 
Asteartea, Ekaina 13, 2023 - 18:00
Antolatzen du : 
Bidasoko Itaia

Konzentra Itaia

Bidasoko Itaia.- Duela hiru aste 21 urteko gizon batek emakume bat bortxatu zuen bere etxeko atarian Irunen, eta atzo atxilotu zuten. Honen aurrean, antolakunde sozialistak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldeko 18:00tan Irungo San Juan Plazan.

Itaiak azpimarratu du eraso matxistak salatzeak eta erasotzaileei aurre egiteak berebiziko garrantzia duela, eta horren aurrean, indarkeria matxistari erantzuteko mekanismo eraginkorrak garatzea ezinbestekoa dela.

Azken eraso hau salatzeko deialdia luzatzen du “Indarkeria matxista orori aurre egin” lelopean, asteartean 18:00tan Irungo San Juan Plazan.

Etiquetak: