[A30] Bidasoko greba feminista orokorrerako deialdiak

Non: 
Irun eta Hondarribia
Data: 
Osteguna, Azaroa 30, 2023 - 00:00 -tik 23:55 -ra

A30 deialdiak Kartela

Datorren azaroaren 30erako deitutako greba orokor feministarako deialdien programa.

A30 Egitaraua

Goizean

  • 06:00etan piketeak, Gabiria industrialdean (Irun).
  • 08:00etatik 09:30era auto karabana, Irungo Stadium Galetik, Hondarribiko Eroski handiraino.
  • 09:30ean gosari herrikoia Olagarro elkartean (Hondarribia).
  • 11:00etan elkarretaratzea Martxoak 8 plazan (Hondarribia).
  • 13:00etan elkarretaratzea Ama Xantalen adinekoen egoitza parean (Irun).

Eguerdian

  • 14:00etan bazkari kolektibo herrikoia San Juan plazan. “Denok ekarri, denok jan”.

Arratsaldean

  • 17:30ean eskualdeko manifestazioa hasiko da Hondarribiko Mendelu auzoko biribilgunean. Irunerantz joango dira eta San Juan plazan bukatuko da.

Zaintza espazioa bermatuko dela jakinarazi du asanbladak, eta hori 08:00etatik 11:30era bitartean izango da. Horren beharra duenak telefonoz deitu beharko du 943 64 34 02 zenbakira edota mezu bat bidali helbide elektroniko honetara.

Etiquetak: