Familia Lilatoia lasterketa irekia, Alaikiro Guraso Elkartearen eskutik

Non: 
Kolon pasealekua, Irun
Data: 
Igandea, Martxoa 10, 2024 - 10:30
Antolatzen du : 
Alaikiro Guraso elkartea

FAMILIA LILATOIA

Alaikiro Guraso elkartetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Irungo kaleetan zehar Martxoaren 10ean antolatuko dugun Lilatoi txikira.

Donostian egiten den Lilatoia arrakastatsua eredu hartuz, emakumeek kirolean duten ikusgarritasuna hedatu nahi dugu lasterketa familiar honekin. Kirolak dituen onurak goraipatzeaz gain emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, kirola ere badelako emakumeek okupatu beharreko plaza bat!

Bereziki familietako emakumeei zuzendutako lasterketa honetan, haurren amak, izebak tutore zein lagunek gure txikiekin lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Martxoaren 10ean igandean izango da hitzordua, goizeko 10:30etan Kolon pasealekuan izango du irteera lasterketak eta amaieran hamaiketako osasungarria partekatzeko aukera izango da.

Morez etortzera gonbidatzen zaituztegu; emakumeon eskubideak aldarri guztion artean berdintasunean oinarritutako ekimena egingo dugu.

Ibilbide irisgarria izango da; 700 metro inguru izango dituena; guztiok parte hartzeko modukoa.

Animatu!

Etiquetak: