Ekofeminismoa. Bizitzajasangarriak planeta jasangarrian

Non: 
Irun Erdialdeko Auzo Elkartean Aldapeta kalea 7 , Irun
Data: 
Asteazkena, Urtarrila 31, 2024 - 18:00
Antolatzen du : 
Ara!Gorputz

Ekofeminismoa Kartela

Ara!Gorputz.- Zer moduz doa amaitzen urtarrila?  Gaurkoan gertuko plaza bateko proposamen batekin gatoz: Bor bor hausnarketa plaza.

Irungo kide batzuek, noiz behinka, topatzeko espazio/denbora dugu hau.

Eta hausnarketa saio honetan, mikroa Ara!Gorputzeko kideok hartuko dugu Ekofeminismoaz hitz egiteko

Jarraian, ekimenaren kartela duzu eta aurretik lantzea komeni den materiala (edo bestela ere, kuxkuxeatzekoa!)

Desio dugu bertan zurekin topo egitea.

Elkarrekin senti-pentsatzeko denborak hartzea, bizitza xamur batzuen eraikuntzarako ezinbestekoa bai da.

Etiquetak: