Podcast ikastaroa gazteentzat

Non: 
Martindozenea Gaztelekua, Elizatxo Hiribidea, Irun
Data: 
Ostirala, Otsaila 9, 2024 - 18:00 -tik Ostirala, Martxoa 15, 2024 - 20:00 -ra
Antolatzen du : 
GazteARTEan KONEKTA

podcast ikastaroa 2024

GazteARTEan KONEKTA.- Zer jakin behar dut podcast bat grabatzeko asmoa badut? Zer behar tekniko ditut? Zein da estrategiarik onena nire produktua sare sozialetan mugitzeko? Horrelako galderak dituzten gazteei erantzuna ematen lagundu nahi die Irungo Gazteria Arloak Konekta zerbitzuaren bidez abian jarri duen ikastaro berriak.

Bost saioko formakuntza planteatu da lehenengo edizio honetarako; lau teoriko eta praktikako bat. Azken honetan, ikasitako guztia praktikan jartzeko eta podcast bat grabatzeko aukera ere izango dute gazteek!

Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte dira.

Ikastaroa Olga Granderen eskutik egingo da, irratigintzan bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen kazetaria. Gainera, 2019an, ONCE Euskadi Sari Solidarioa jaso zuen UNICEFekin batera egindako "Generación Z" podcastaren komunikazioarengatik.

PODCAST IKASTAROA:

Egunak: otsailak 9, 16 eta 23 eta martxoak 1 eta 15 (ostiralak)

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Martindozenea Gaztelekua (Elizatxo Hiribidea, 18)

Izen ematea: urtarrilak 26 - otsailak 6. https://www.irun.org/modi/participacion/podcastikastaroa.asp?idioma=2

Norentzat: 16-25 urteko gazteentzat

programa podcast ikastaroa 2024

Etiquetak: