Alarde Publikoa

Euskara

Irungo Alarde parekidearen XX. urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenak aurkeztu dituzte

    Kanpainaren helburua da 20 urte hauetan berdintasunaren alde egin den borroka balioan jartzea eta Irungo herritarrak, bereziki gazteak, alarde parekidean parte har dezaten animatzea.

Alarde Publikoaren antolakuntzak plazaratzen duen jai-egitaraua banatu da

fotoAurten ere banatu da Alarde Publikoaren antolakuntzak plazaratzen duen jai-egitaraua.

Aspaldiko urteotan, jaien programa hutsa ez ezik, 1996tik aurrera gertatutakoen historia azaltzeko artikuluak ere argitaratu dira.

Aurtengoan, 1997ko ekainean gertatutakoaren berri ematen duen artikulu bat dago, garaiko argazkiak, egunkarietako lerro-buruak eta guzti.

2016ko Alardearen balorazioa

fotoAlarde Parekidearen Juntak honako hau jakinarazi nahi die herritar guztiei.

Eskerrak eta zorionak Ararteko, Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunde, alderdi eta norbanakori, beste urtebetez gure deiari erantzun eta lagundu dutelako jai giroan egin dezagun beste Alarde bat, hunkigarria, gaztea eta bizipozaz betea.

2014ko Alardearen balorazioa

FotoAlarde Publikoaren Junta.- Alarde Publikoaren Juntak jakinarazi nahi du poz-pozik dagoela ekainaren 30ean egindako Alardearengatik, dena primeran irten da eta.

Eskerrik zintzoenak Alardearen edozein konpainia edo unitatetan parte hartuta hilaren 30ean kalerik kale jaiaz gozatu nahi izan duten guztiei, eta bereziki lehen aldiz egin dutenei, gazteak direnez gero sasoian dagoen Alarde bizia gauzatzen lagundu digutelako. Beste behin Alarde eder eta alaia egin dugu, jai giroan, egin ere.

Eta eskerrik asko, nola ez, aurten ere edo aurten lehen aldiz animoak ematera eta txalo egitera kalera atera diren guztiei: denon artean egun ahaztezin eta hunkigarria egin dugu.

Orriak

RSS - Alarde Publikoa-rako harpidetza egin