Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko ELKARRETARATZEA Irunen
Bakearen etsaiak berandu datoz: ez dute herri honen bakeranzko bidea galaraztea lortuko
SORTUk Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatu eta berehala aske uzteko eskatzen du. Era berean elkartasuna agertu dio bere gertuko inguruari. Operazio honek ez du gure herrian bake agertoki bat eraikitzen laguntzen. Josu Urrutikoetxea izan da bakearen aldeko konpromiso handiena erakutsi duen etakideetako bat. Hain zuzen, berak jarri zion ahotsa ETA desegin zeneko agiriari. Beraz, bera dugu bakearen aldeko ekarpena egin zuenetako bat, ETAren indarkeria euskal politikagintzako ekuazio politikotik behin betirako atera zuenetako bat.
- Gehiago irakurriJosu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko ELKARRETARATZEA Irunen -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 677 irakurketak