Emakumeak

Euskara

«Su Txikian» salatu du bost emakumeek kalean egongo direla azken igandean

ConcentraciónGaur egungo Irungo egoera soziala erreparatuz gero, egoera korapilatsu baten aurrean dagoela esan daiteke, trantsitoko migratzaileei dagokienez. Su Txikianetik gure herrira iristen diren eta migratzen dabiltzan emakumeen* errealitatea salatu eta nabarmendu nahi dugu.

Bost emakume, horietako bat haurdun, eta ume bat kalean lo egitera behartu dituzte, trantsitoan dauden pertsonentzako aterperako sarrera ukatu ostean

Reunión Irungo Harrera Sarea/Red Apoyo de IrunTrantsitoan dauden pertsonak lagundu ahal izateko eta informazio teknikoa ezagutzeko, ezinbestekoa da Irungo Udalarekin komunikazio zuzena eta erraza.

Azaroak 18 bortxaketa kulturaren aurka

Data: 
Larunbata, Azaroa 18, 2017 - 18:00 -tik Igandea, Azaroa 19, 2017 - 17:55 -ra
Non: 
Irungo Auzitegien aurrean

GuGaraAzken egunotan emandako gartakarien harira, 2016ko San Ferminetan gertatutako talde bortxaketaren inguruan, epaiketa sistema patriarkalaren, polizia indarren eta komunikabideen jarrera salatu nahi dugu. Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoaren babesle dira. Hori dela eta, Irungo Auzitegien aurrean kontzetrazioa deitzen dugu datorren larunbata azaroaren 18an arratsaldeko 18.00tan justizia patriarkalaren aurkako #yositecreo kanpaina babesteko asmoz.

Erakusketa Irunen Kartzela, ARTibismoa eta feminismoa, Fresneseko isolamendua apurtuz Itziar Moreno eta Ohiane Garmendia

Data: 
Osteguna, Iraila 22, 2016 - 12:30 -tik Igandea, Urria 16, 2016 - 20:30 -ra
Non: 
Hazia eta Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita eta Hazia Kultur Elkartea

Erakusketa kartela.jpgKomunikazioa norbanakoa gainditu eta komunitatera salto egiteko ariketa dela zioen Raymond Williamsek. Isolamenduak ekar dezakeen alienaziotik kolektibora saltoa, nortasun kolektiboak, gu-ak eraikitzeko oinarrizko mugimendua. Arteak, ezbairik gabe, komunikazio ariketa estetikoenak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna. Bihurrikeria koloretsu eta aurretik imaginatu gabeko lerro marren dantzaz, ahoskatu ezin daitekeena entzunarazteko bertutea.

Dokumentala: Yo decido. El tren de la libertad (2)

Data: 
Osteguna, Urria 9, 2014 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartelYo decido. El tren de la libertad

"YO DECIDO. EL TREN DE LA LIBERTAD"  2014.eko otsailaren 1ean Madrilen izandako "El tren de la libertad" izeneko manifestazioari buruzko dokumentala da. Espainako emakume zinegile eta ikus-entzunezko komunikabideetan lan egiten duen emakume talde baten elkarlanean manifestazioa grabatzeko erabakiaz sortzen da

Orriak

RSS - Emakumeak-rako harpidetza egin