HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

Euskara

2015-11-19 Ezker Gantxoa

Iepe!! Gaurkoan zuekin Martxel Telletxea izango dugu, bera Hezkuntzan Geu Eragile-ko kidea da eta hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egingo digu, baita azaroak 28an egingo den mobilizaziora zergatik jun beharko genukeen azaldu. Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa!! Gaurko esaldia: Sozialismoa edo basakeria.

Azaroaren 28an hezkuntza eredu propioa eraikitzeari ekingo diogu!

Data: 
Larunbata, Azaroa 28, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Azaroa 29, 2015 - 16:55 -ra
Non: 
Bouevard (Donostia)
Antolatzen du : 
HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

azaroak 28 - orokorra.jpgHEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA.- Hezkuntza eredu atzerakoi, merkantilista eta inposatua dugu. Ez zaigu gustatzen eta ez ditu gure beharrak asetzen. Espainiar eta frantziar sistemek asimilatuta gaituzte eta ez digute guk nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzen uzten. Eredu ezberdinak izango ditugu gutariko bakoitzak buruan, noski, hezkuntza ez baita proiektu homogeneoa. Hamaika kolorez margozten den proiektua da euskal hezkuntza, hamaika bizipenez eta hamaika ereduz.

RSS - HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA-rako harpidetza egin