Kalapie

Gaztelera

Kalapiek Gipuzkoako Foru Aldundiari bidegorri sarearekin hartutako konpromisoak gogorarazten dizkio

Albiste kezkagarriak jaso ditugu. Probintziako Administrazioa 2016rako aurrekontuak prestatzen ari den une honetan, Kalapiek aurrea hartu nahi du kezkatuta dagoela eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea osatzeko Planaren exekuziorako baliabideen esleipenean egin daitezkeen murrizketa handiagoak errefusatzen dituela adierazteko.

Kalapiek klima-aldaketa geldiarazteko nazioartekoakordioa lortzearen alde egiten du

logoKalapiek, Klima-aldaketa saihesteko konponbideak izeneko kanpainababestuta, berotegi-efektuko isuriak murrizteko nazioarteko akordioa (+2ºC-kotenperatura-igoera gainditzea saihesten duena) lortzearen alde egiten du.Urte honetako abenduan Parisen egingo den Klima-aldaketari buruzko hurrengo Goi-bileran, berotegi-efektuko isuri globalak geldiarazten dituen nazioarteko hainbat akordioeta konpromiso itxi behar dira.

Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrekontu handiagoa eskatzen dio

Kalapiek, 25 urte hauetan zehar, bere jarduera mugikortasun iraunkorra laguntzera bideratu du. Hortaz, ingurumena errespetatzen duten garraiobideak erabiltzearen alde gaude: oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ibiltzea. Azken batean, gure jarduerak bizikleta garraiobide ekologiko, osasungarri eta merke gisa bultzatzeko helburua du.

Adineko pertsonak ere bizikletan ibiltzen gara

Data: 
Astelehena, Azaroa 3, 2014 - 10:50
Non: 
Ficobako Euskotrenaren geltokia
Antolatzen du : 
Kalapie

bidegorriBidasoa.jpgKalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak hala nahi duten erretirodunak gonbidatzen ditu hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenetan egingo diren bizikleta ibilaldi batzuetan parte hartzera.

Larunbat honetarako Kalapie Bidasoaldea-ren jarduera berria

Data: 
Larunbata, Azaroa 23, 2013 - 11:00 -tik Igandea, Azaroa 24, 2013 - 10:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza
Antolatzen du : 
Kalapie Bidasoaldea

foto

Kalapie Bidasoaldea elkartetik jarduera berri batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jarduera horren helburua nagusia da bizikletaren erabilpena areagotzea gure hirian,

 "larunbatetan erosketa txikiak bizikletaz" leloarekin. Euria egiten ez duen larunbatetan goizeko 11:00etan, Irungo Zabaltza plazan bilduko gara ibilaldi motz bat egiteko, hiriko erdialdean zehar. Gutxi gorabehera, ordubeteko iraupena izango du eta hori egin bitartean, parte-hartzaileek erosketa txikiak egin ahalko dituzte, erosteko gaiei buruzko galderak egin ahalko dituzte hiriko establezimenduetan edo, besterik gabe, pasealdiaz gozatu ahalko dute.

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena

fotoKalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.

Orriak

RSS - Kalapie-rako harpidetza egin