MARMOKA Amua live
- Gehiago irakurriMARMOKA Amua live -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 580 irakurketak
2019ko azaroaren 2an, AMUA jaialdiaren barruan, Hondarribiko Itsasetxean grabatutako zuzenekoa.
"Mahe" abestia, gure sarrera moduko kantu instrumentala da, urpeko sentsazioak eta psikodelian oinarritua, inprobisazioa du nagusi.
Kaixo lagunok, hona hemen Marmoka taldearen alea, bizitzaren hariak etenik izan ez dezan eta bizigogoz maitendu gaitezen; "Musika dut lagun, musika bidaide musikaz nago konten, puztu ta gogotsu."
'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.
“Zalantzarik gabe” pop kutsua duen abesti berria lehorreratu dugu, udaldiko tenperatura beroek gure doinua zertxobait leundu eta marmoken alderik gozoena erakutsi asmoz. Abestiaren hitz eta erritmoek, geldiarazte eta oztopo ditugun gai eta pertsonekin haustera garamatza, gizakia, maitasuna eta bizitzaren korrontera erakarri nahi dugu. Pizkunde kanta dugu ezbairik gabe, kontzientzia zabaltzen ahalbidetzen diguna norbanakoari eta egun itsasoari zein naturari orohar zor diogun begirunea azpimarratuz.