presoak

Euskara

Iratxeren kontrako bi euroagindu onartu ditu Parisko auzitegiak

Gaur Parisen, Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurkako hiru euroagindu eskaera atertzen zituen Dei Auzitegiak. Epaileek 2 onartu dituzte eta hirugarrenean informazio gehiago eskatu diote Espainiako Auzitegi Nazionalari. Irungo preso politikoaren abokatuak Parisko Kasazio Auzitegian helegitea jarriko du.

Kontzentrazioa: "Estradiziorik EZ. Iratxe Sorzabal etxera"

Data: 
Asteartea, Iraila 25, 2018 - 19:30
Non: 
San Juan plaza

IRATXE SORZABAL Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean egongo da datorren Irailaren 26an: Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako euroagindu-eskaerak ebatziko ditu. Beraz arrisku bizian dago Iratxe, torturatu zuen estatuaren esku berriro geratzeko.

Hori gertatzea nahi ez dugunok kalean egongo gara gure jarrera argi geratu dadin. Hitzordua bezperan -25ean asteartea 19:30etan- San Juan plazan.

Larunbatean Iratxe Sorzabal irundar preso politikoari elkartasuna adierazteko burutuko den manifestaziorako atxikimenduen zerrenda eguneratua

1. Abel Zabala Elizazu – Irunabar Bertsoaren Bilguneko kidea
2. Adrian Arruti Bernadet – Irunabar Bertsoaren Bilguneko kidea
3. Ainara Maia Urroz – Euskara teknikaria
4. Ainhoa Adin Jauregi – Ikastolako langilea
5. Ainhoa Calvo Garate – Postaria
6. Ainhoa Dufurrena – Irakaslea
7. Ainhoa Etxaide Amorrortu – LABeko kidea
8. Aitor Aburuza Ibarguen – Arotza
9. Aitor Errazkin Basurko – Kazetaria

Mozioa udalean, atxikimenduak eta manifestazioa Iratxeri elkartasuna adierazteko

Data: 
Larunbata, Ekaina 2, 2018 - 19:30
Non: 
San Juan plaza

Larunbat hontan berriz ere Irungo kaleetan euroaginduak eta tortura salatuko dira. Iratxe Sorzabal irundar preso politikoari elkartasuna adierazteko 19:30ean manifestazio bat aterako da San Juan plazatik.

Atzo asteazkenean, Parisko Helegite Auzitegian Iratxeren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak galdegindako 3 euroaginduak eztabaidatu ziren eta Irailaren 26ra arte ez da erabakirik egongo.

Udalean mozioa

Hitzaldia: Iratxe Sorzabalen aurkako euroaginduak

Data: 
Asteartea, Maiatza 22, 2018 - 19:30
Non: 
Palmera-Montero gunea
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Iratxeren lagunak

Datorren Maiatzaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan hitzaldia izango da Irungo Palmera-Montero gunean Xantiana Cachenaut, Iratxe Sorzabalen abokatuaren eskutik. Aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko delarik.

Iratxeren lagunek euro-aginduak eta tortura salatzeko ekainaren 2an manifestazioa antolatzen dute

Iratxe Sorzabalen aurkako euro-aginduak salatzeko, Iratxeren lagunok adierazten dugu:

Heldu den maiatzaren 30ean eztabaidatuko da Parisko Helegite Auzitegian Espainiako Audientzia Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurka galdegindako 3 euro-aginduei buruz.  Epai definitiboa ondoko asteetan emanen dute.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin