Zuloaga etxeko liburutegia

Hondarribiko EH Bildu.- Hilaren 9an Hondarribiko Liburutegiari buruzko prentsaurrekoa eskeini zuen Udalak.

Beti bezala, beste behin ere, EAJk Udala bere feudoa balitz bezala erabiltzen du.

Ederki dakite liburutegiarekin gauzak nola egiten ari direnaren aurka dagoela EH Bildu, eta ez liburutegia handitzearen eta antolatzearen aurka dagoelako, ez, ados baikaude lan horiek egin behar direla, baina ez gaude ados, inolaz ere ez, herritar batzuek kanpoan uztearekin.

Proiektua dagoen bezala egiten bada -EH Bilduk aurkeztuak ditu bi erreklamazio-, ezinduek, hau da, gurpildun aulkiak erabiltzen dutenek, ezin izango dute liburutegira heldu.

Alkateak eta bere taldeak esango digute baietzm heldu daitezkeela, baina ez da egia, behin bertara iritsiz gero bai, barruan ongi ibili daiteke, igogailua baitago, baina arazoa bartaratzea da.

Horregatik, Alkateak eta bere taldeak prentsaurrekoa eman dute EH Bilduko zinegotziei ezer esan gabe, isilka, bai baitakite prentsaurreko horretan hau guztia esango dugula eta herritarrek egia osoa jakingo dutela.

Beste behin ere EAJri, Alkateari eta bere Taldeari gardentasunez jokatzeko eskatzen diegu, denontzat hobe baita.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.