Irungo EH Bildun pena sentitzen dugu, Irundar guztion alkatea omen denak uzten duen instituzioaren irudi ahalkegarria Gaintxurizketa zeharkatzen duen bakoitzean. Hiri honek ia hogei urte daramatza konpondu gabeko elkarbizitzako arazo batekin, eta gure herri-instituzio hau haren konponbidean aritu beharrean urteroko konfrontazioan xaxatzen jarduten du.
Ezin da ulertu herri honetako ordezkari gorenak duen jarrera, herri bat non bere jaietako programan ez baiten egiten jai-ospakizun nagusiaren aipamenik; Non eta gai honekin gatazkarik ez dagoela defendatzen den nahiz eta urtero ekainaren 30ean polizia gure kaleetan egoten den. Ezin da ulertu egoera hau normaltasun gisa hartuz Irundarron nahiaz aritzea eta berdintasun alarde bat bizitzeko milaka Irundarri Alkate bezala mespretxu egitea.
Sufrimenduaren eta elkar ulertze saiakeran gainean eraikia dela Irundarron arteko elkarbizitza dio Alkateak, baina herritarron saiakeran gainean ez instituzioarenean. Alkateak, Donostiako Alkate izandako, Odoni edo bere alderdiko gazteei begira liezaioke esate baterako. Ahaztu egin zaio noizbait, seguruenik, ezkertiarra izan zela.
Sutsuki opa nahi diogu hurrengo ekainaren 30ean berriro gaitzetsia ez izatea alarde baztertzaileari bakarrik harrera emateagatik. Oso ona izango zen Irungo herriarentzat.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko