Irungo EH Bilduren Prentsaurrekoa

logoEH Bildu Irun.- Kontutan izanik azken udal hauteskundeetatik hilabete eta erdi inguru pasa dela eta Udalbatza osatu zenetik ia hilabete bat, EH Bildutik, Irundar hiritarrok egunero pairatzen dugun gardentasun eza salatu nahi dugu.

Azken hauteskundeetan, PSOEk azken hamarkadetan PPrekin batera izan duen gehiengoa galdu egin duela kontutan hartzen badugu eta, Euskal Autonomia Erkidegoan PSOE eta PNVk itxi duten akordioak PSOE eta PNV Irunen elkar ulertzera behartzen dituela kontutan hartzen badugu, uler dezakegu Irunen bi alderdi hauen arteko negoziaketak martxan egotea.

Baina negoziaketa prozesua dagoeneko luze doa; oso luze, eta legeak ezartzen dituen epeak azken muturreraino eramango dituztela susmatzen dugu. Eta bitartean, bai gu eta baita Irungo gainontzeko hiritarrok, gure egunerokotasunean, geldiune eta informazio falta hau sufritzen dugu.

Euskal Erkidegoan, Nafarroan eta baita Estatuko beste zenbait herrietan, alderdien artean eman diren negoziazio prozesuetan, herritarrei negoziaketaren edukien berri eman zaie, batez ere eduki programatikoen berri. Kasu honetan aldiz, ez daukagu ez negoziaketaren ezta zailtasun edo desadostasuna eragiten duten puntuen berri. Ez dakigu desadostasunak zeintzuk diren, programatikoak, karguen banaketak sortutakoak edo eta liberazio eta soldaten ingurukoak diren.

Isiltasuna da nabaria den bakarra.

Bitartean denbora aurrera doa eta udal aktibitateak aurrera jarraitzen duen arren, eguneroko lan dinamikan hainbat distortsio daude; honen adibide argi bat da, udal erakunde publikoetan oraindik aurreko agintaldiko hainbat karguk jarraitzen dutela, berriak izendatu gabe.

PNV eta PSOEren arteko negoziaketak hasi aurretik, EH Bildu, SPI (Si se puede Irun) eta PNV alderdien artean lan mahai bat ireki zen, baina zenbait gai mahai gainean zeudela, PNVk mahaia utzi eta PSOErekin negoziaketak hasi zituen.

Lan mahai honen gainean, beste gaien artean, zinegotzi eta alderdien asignazioak, behin behineko liberatuen kopurua, liberatu politikoen kopurua eta guzti hauen soldatak zeuden. EH Bilduk, gai hauen inguruan gure posizioa markatu genuen hainbat ekarpen eginez.

Alde batetik, liberatuen kasuan (behin behineko liberatuen kasuan, zein liberatu politikoen kasuan) hauen kopurua alderdi ezberdinen artean proportzionalagoa izatearen alde agertu ginen baita, liberatu guztien soldatak proportzionalagoak izatea eskatu ere. Eta zentzu horretan, soldata taula berri bat planteatu genuen, aurrekoa goitik behera aldatzen zuena eta abiapuntu eta irizpide bezala langile publikoen soldata hartzen zuena.

Planteamendua: gutxien kobratzen duen langile publikoaren soldata hartu, eta tope bat jarri, esanez, gehien kobratuko duen liberatuak ezingo duela inondik inora gutxien kobratzen duen langile publikoaren soldata bider bi baina gehiago kobratu. Beraz kasu honetan, gehien kobratzen duen liberatua alkatea izanik, honen soldata gehienez 45.000 € izatea planteatzen genuen. ( gaur egun 59.597 €).

Irizpide hau jarraituz, orain arteko soldaten taula baina askoz ere proportzionalagoa den koefiziente taula bat eratu genuen. (soldata baxuena duen langilearen soldata erreferentzi bezala hartzen duen koefiziente taula bat)

LIBERAZIO ETA ASIGNAZIO PROPOSAMENA

BEHIN BEHINEKO LANPOSTUAK

 

PROPORTZIONALTSAUNA JARRAITUTA ETA ZEHAZTEN 9 LIBERAZIOEKIN
TALDE POLITIKOA DAGOKION KOPURUA PLANTEATZEN DUGUNA
 PSOE 3,6 3,50
 PODEMOS  1,8  1,75
 PNV  1,8  1,75
 EH BILDU  1,08  1,00
PP  0,72  1,00



Gure proposamenean, alkatetzako kabinetetik lanpostu bat kentzea planteatzen dugu, gau egun komunikazio teknikariarena.

SOLDATEN TAULA
LAN POSTUA
ORDAINSARIA KOEF (a) GAUR EGUN DAGOENA
Alcalde 45.000€ (2) 59.597€
Teniente alcalde 40.500€ (1,8) 54.521€
Sucesivos tenientes alcaldes 38.250€ (1,7) 48.773€
Portavoces 36.000€ (1,6) 36.580€
Director de gabinete 36.000€ (1,6) 50.246€
Concejal liberado 33.750€ (1,5) No existe
Tecnico de comunicación 33.750€ (1,5) 43.044€
Secretarios y secretarias 31.500€ (1,4) 29.100€ (39.337€ alcalde)
Administrativa de alcaldia 31.500€ (1,4) 30.884€

 
ASIGNAZIOAK

Liberatuak dauden politikoek ez kobratzea.

Esan beharra dago, SPI- eko (Si se puede Irun) ordezkariek planteamenduaren mamia bere osotasunean gurekin konpartitzen bazuten ere, PNVk aldiz (soldaten jaitsieraren alorrean batez ere) planteamendu hauetatik nahiko urrun ikusten zuela bere burua.

Dena den, lehen esan bezala, PNV eta PSOEren arteko negoziaketak hasi izanak, EH Bildu, Si se puede Irun (SPI) eta PNVren arteko bilerak bertan behera utzi zituen. Hala ere, EH Bildutik argi eta garbi adierazi nahi dugu, guk, mahai gainean jarri genituen planteamenduekin aurrera egingo dugula, eta dagokion esparruan defendatzen jarraituko ditugula.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.