Abenduak 6 "Bildu independentziara" manifestazioa Bilbon. Autobusa Hondarribitik

Hondarribiko EH Bildu.- Estatu espainola Herrien kartzela besterik ez da, eta konstituzioa bere estaldura. Euskal Herrian konstituzioa onartu ez arren inposastu egin ziguten eta gauza bera LOMCE, mozal legea eta murrizketa sozialekin.

Konstituzioa, gure klasearen, gure herriaren, emakumeen eta lurraren kontrako gerra makina da, gerra makina gezurtia gainera, lan eta etxebizitza eskubideaz hitzegin baina gero kaleak langabeziz eta etxe desjabetzez beterik egotea ahalbidetzen duelako.

Horregatik, espainiako konstituzioaren aurka "Bildu independentziara" manifestazioa antolatu dugu datorren abenduak 6 iganderako, Bilbon. Euskal Herria libre, subirano eta independienteari ateak irekitzeko. Askatasunean, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Errepublikari ateak irekitzeko.

Manifestaziora joateko autobusa antolatu dugu Hondarribitik. Goizeko 10.00etan abiatuko da Miramarretik eta bertan izena emateko honako bideak erabili ditzakezu:
 - Muaran dagoen zerrendan izena eman.
 - 674 501 363 zenbakira SMS, Whatsapp edo Telegram mezu bat bidaliaz.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.