AP 8 autobideari buruzko Irungo Auzo Elkarteen Federazioaren oharra

“Federación de Asociaciones de Vecinos de Irún- Irungo Auzo Elkarteen Federaziotik” eskerrak eman nahi dizkiegu Irungo Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei aho batez babesteagatik Federazio honek 2018ko maiatzaren 30ean aurkeztutako mozioa, arrazoizko irtenbide bat eskatzen zuena Irungo udal-mugarteko AP-8ko ordainsariari dagokionez.

Era berean, eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako Departamentuari ere, berehala deitu baitu Irungo Auzo Elkarteen Federazio honekin bilera bat egitera 2018ko ekainaren 7an, Irungo Udalean aurkeztutako mozioaz hitz egiteko, eta konpromisoa hartu baitu Gipuzkoako Aldundiko departamentu horrek gerora bilerak egiten jarraitzeko, guztion artean irtenbide egokiak aurkitzeko irundar guztien onurarako.

Irungo Auzo Elkarteen Federaziotik, elkarrizketa eraikitzaile horren bidetik jarraituko dugu.

Alde horretatik, berriz jarriko gara harremanetan udaleko udal-talde politiko guztiekin, Aldundiarekin izandako elkarrizketen berri emateko eta horretaz zer jarrera dugun agertzeko.

Hego Ingurabidea osorik egiten ez den bitartean, Irungo udal-mugartean AP8ko ordainsariak salbuesten ez diren bitartean, irundarrentzako ordainsari sinboliko horri irtenbiderik ematen ez zaion bitartean, GI-636 errepidean pilaketak eta ilarak saiheste aldera, batez ere Behobia auzoan.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.