Non dago Olaberria Bailara Babesteko Plan Berezia?

Valle de Olaberria, IrunIrungo EH Bildu.- Urteak daramatza udal gobernuak Plan hau hautsez jositako apal baten bazter batean utzita. Interes eskasa udal gobernuarena, baina garrantzi estrategiko plana Irungo hiriarentzat.

Irungo EH Bilduk bere ikerketa egin eta ekarpen propioak luzatu zizkien udalari eta udalak kontratatu zuen enpresari duela hiru urte, baina orain arte ez dugu inongo berririk izan.

Lehengo sektorea gure herrian gero eta abandonatuago dago, bere garrantzia herriko ekonomian gero eta txikiagoa izaten da, baina Olaberria potentzialtasun handiko gunea izanda, erantzunak behar ditu jada. EUSTAT-eko datuetan agertzen den moduan, nekazaritza-uztiategien portzentajea, Irunen, 2014 eta 2017 urte tartean %23a jaitsi da.

Gure herrian gure hurbileko produktuen kontsumoaren aldeko apustu garbia egin behar dugu, eta horretarako azpiegiturak sortzen, edo dagoeneko existitzen diren esperientziak eta taldeak bultzatzen inplikatu behar da udala, Bidasoa Bizirik-en bitartez. Apustu garailea da produktu hauen eskaera handia dagoelako. Bai kontsumitzaile arrunten aldetik zein eskoletako jantokietan ikusten den joeran, eta baita distribuzio enpresa handietan ere. Azken hauen publizitatea begiratu besterik ez dugu egin behar.

Gure gizartearen ingurumenarekiko sentsibilitatea handitzen ari da, eta dagoeneko egunean dauden esperientzia berriak aldarrikatzen ditu: agroaldeak, lur bankuak, baratza kooperatibak, ekonomia zirkularreko esperientziak ere beste gizarte eredu baten isla direla, eta zergatik ez hauek Olaberria bezalako paraje batean?

Eta udala aipatzen dugu, horrelako prozesu berritzaileetan ezinbestekoa den beste aspektu bat dagoelako: formazio eta aholkularitza teknikoa, ahalik eta lurren erabilera egokien eta ahalik eta errentagarritasun jasangarri gehien lortu ahal izateko, baina baita ere ekoizpenaren salmentarako kanalak ireki ahal izateko, edo geroxeago hurrengo fase batean, nekazaritza produktuen transformaziorako eta manufakturatzeko urratsak diseinatzeko. Eta honetan, lehen aipatu bezala, Bidasoa Bizirik-en inplikazioa derrigorrezkoa da. Eta ahaztu gabe, ustiapen kultura berri hauek ere, zalantzarik gabe, horren langabezia-tasa handia duen gure herrian lanpostuak sortzen dituztela.

Gauzagarriak diren proposamen asko geratzen zaizkigu oraindik aipatu gabe, baina horiek ere bere lekua dute horrelako proiektu integral eta berritzaile batean: abeltzaintza, energia berriztagarrien ekoizpenaren aukera, biomasa, turismo jasangarria, ingurumen naturalarekiko errespetuzko basogintza politikak, etab …

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.