Joan den uztailaren 18an irakurri zen manifestua, Gipuzkoako ekintzaile antiarrazistak elkarteak Donostian antolatutako arrazakeriaren eta "morofobiaren" aurkako kontzentrazioan.
Gipuzkoako ekintzaile antiarrazistak.- Magrebiarrak. Musulmanak. Moroak. Etorkinak, Youssef M.Ouledek dioen bezala, pertsonei gizatasuna kentzeko hitzak dira.
Gaurko egunean, eskuin muturrak antolatutako azken eraso arrazista eta faxistak salatu nahi ditugu.
ATOI utzi nahi dugu axola zaizkigula, eta eraso hauek arrazakeriaren aurkako memoria kolektibo eta historia migratzailearen parte direla. Ez dira migratzailen kontra aritzeko indarkeria arrazista baliatzen duten lehenengo taldeak. Gertakari hauek ez dira isolatuak, denbora luzez irauten duen egiturazko arrazakeriaren parte dira. Horretarako, iragan kolonialean eta “bestetasunaren” eraikuntzan oinarritzen dira, bereziki musulmana, beltza edo migratzailearen kategoriak sortuz.
Morofobia eta islamofobia egiturazko arrazakeria horren egungo adierazpenak dira. Ez dira ezerezetik jaiotzen: mendeetan zehar espainiar erreinu eta Estatuaren oroimenean betikotu dira, gaur egun eta indarrean jarraitzen duten diskurtso, politika eta imaginario faltsuen parte dira.
Tamalez, errealitate hori ez zaigu arrotza Euskal Herrian, azkenengo gertakariak hauek izanda:
- Nafarroan, Martzillako hainbat bizilagunek, Herriko Harrera-zentroan bizi diren adingabe migratzaileen aurka eraso antolatua egin zuten
- Pasaian, azko urte amaieran, kaputxadun eta burdinazko barrekin armatutako hainbat bizilagun “moroak” jazartzera atera ziren.
- Irunen, auzo-patruila arrazisten antolakundearen publizitatea egin berri dute, baita “moroen” aurkakoa ere.
- Azkenekoa Hernanin; pasa den Ekainean, indarkeria arrazistaren gorakada bat gertatu zen, beste behin ere, Afrikako iparraldeko herritarren aurka eta hainbat mailatan. Buloak eta gezurrak aitzaki, 10 bat pertsona jazarri eta erasotu egin zituzten, horietako batzuk ospitalean bukatuz.
HEMEN, Donostian, denbora asko daramagu kezkatuta arrazakeria antimoroak kalean hartu duen antolakuntza mailarekin, eta kale egoeran bizi dren gazte i¡parrafrikarrei egindako etengabeko jazarpenarekin. Indar erreakzionarioek sare sozialetan zabaldutako gorroto diskurtsoei esker, elkartasun adierazpen batzuen debeku legala lortu dute. Adibide nagusieena Kaleko Afari Solidarioekin gertatutakoa.
Ez dugu aldarri hau bukatu nahi aurten galdu ditugun bi kide aipatu gabe, ez ditugu haien izenak eta bizitzak ahaztuko:
- Maiatzaren 17an eta Kanariar irletan Abdoulie Bah tiroz hil zuten.
- Ekainaren 17an, Madrilen Abderrahim asfixiaz hil zuten.
Gogoratu eta salatu dezagun bi hilketak POLIZIAKO AGENTEEK egin zituztela, lanean zein zerbitzutik kanpo.
EZ GARA ISILDUKO EGITURAZKO ARRAZAKERIAK ERAGINDAKO HERIOTZEN AURREAN!
Horregatik ere, argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dugula indar polizial gehiago behar gure herri eta auzoetan:
- Arrazakeriaren aurkako kontzientzia eta antolaketa gehiago behar dugu!
- Ekintza eta atxikipen arrazistak ¡kertzea eta inpunitatean ez geratzea behar dugu!
- Alderdi “aurrerakoiek” eragile antiarrazisten instrumentalizazioarekin bukatu eta benetazko ardurak hartzea behar dugu: NOLA?
- Erregularizazio Herri Ekimen Legegilea eta Arrazakeriaren aurkako Lege Integrala bultzatuz!
- Atzerritartasun Legea eta Mozal Legea indargabetuz!
Amaitzeko, ez diezaiegun gure auzokideei utzi diskurtso eta bulo arrazistak zabaltzen,
EZ KALEAN
EZ TERRAZETAN
EZ SARE SOZIALETAN ERE!
Indarkeria eta gorroto arrazista antolatuaren aurrean, arrazakeriaren aurkako erantzunak ORAIN!
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.