
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Martxoaren 8a borroka biziko eta kolektiboko egun bihurtu behar dugu, ospakizunetatik haratago joanez. Oraindik ere egungo sistema ekonomikoaren egiturazko aldaketak eskatzen jarraitu behar dugu adinekoentzako bizimodu duina ahalbidetzeko.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakume eta gizonek irmotasun berarekin defendatzen ditugu eskubideak, bai gure belaunaldiarentzat, bai datozen belaunaldientzat.
Baina martxoaren 8a omenaldi bat izatea nahi dugu, urte askotan zehar eskuraturiko eskubideak lortzeko eta horiei eusteko egunez egun borrokatu diren eta borrokatzen ari diren emakume guztientzako omenaldia. Hain zuzen, une honetan, eskubide horiek arriskuan daudenean, batzuek kendu nahi dizkigutelako.
Ondo dakigu zertaz ari garen: gutako asko erregimen autoritario basatian bizi izan gara, eta lehen pertsonan ezagutzen dugu beldurrak, askatasunik ezak eta eskubideen ukazioak zer esan nahi duten.
Gaur, honako hauek salatzen jarraitzen dugu:
- Milaka emakume pentsiodunek miseriazko pentsioak kobratzen dituztela, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino askoz ere txikiagoak
- Eusko Legebiltzarraren ezezkoa, EAJren, PSEren eta VOXen botoen bidez, gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldataraino osatzeko gure proposamenari, baita bera eztabaidatzeari ere, duintasunez betetako 145.000 sinadurek baino gehiagok abalatuta izan arren.
- Pentsioen genero-arrakala, 2025. urtearen amaieran, % 28koa zela EAEn eta % 32koa Nafarroan.
Beraz, honako hauek exijitzen ditugu:
- 1.500 €-ko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa, eta gutxieneko pentsioak (emakumeek gehienbat jasotzen dituztenak) Lanbide arteko Gutxieneko Soldata horren parekoak izatea, bai EAEn, bai Nafarroan.
- Zaintzak negozio izateari uztea. Zaintza-sistema publiko, unibertsala eta kalitatezkoa behar dugu bere garapenean, kontrolean eta ebaluazioan inplikatutako sektoreen parte-hartzea izango duena.
Horregatik guztiagatik, del egiten dugu Euskal Herriko herri eta hiriburuetan mugimendu feministak egun honetan egingo dituen mobilizazioetan parte hartzera eta martxoaren 17ko greba orokorrari babesa ematera.
Martxoak 8, igandea, 12:00etan, Donostian (Antiguako tuneletik).
EMAKUME PENTSIODUNAK, AURRERA!
FEMINISMOTIK, BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA!
