Zaintza-sistemak zaintzen gaitu?

Rueda Prensa MPEH

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Galdera hori egiten diogu geure buruari, geure esperientziarekin zaintza-sistemaren gabeziak egiaztatu ondoren.

Aldeak dauden arren, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak egiturazko gabezia larriak dituzte, honako hauen ondorioz:

  1. Zaintzarako eskubide subjektiboaren aitorpen baldintzatua.
  2. Zerbitzuen pribatizazio masiboa.
  3. Inbertsio publiko gehiena itun pribatura bideratua.
  4. Komunitatean sustraitutako zaintza-sistemaren galera.

ONDORIOAK: Zerbitzu eskasak; asistentziaren kalitatea bermatzen ez duten langileen gutxieneko ratioak; gehiegizko itxaron-zerrendak; lan-baldintza prekarioak; ordaindu gabeko zaintzak emakumeen kontura; zerbitzuen kostu handia eskasak direlako, nahikorik ez eta koordainketagatik, erakundeen arteko koordinazio ezagatik eta zaindutako pertsonen, senideen eta inplikatutako sektoreen parte-hartze ezagatik.

Larrialdi-egoera batean gaude, eta larrialdi-neurriak behar dira. horregatik, talka plan bat planteatzen dugu, beharrezkoak diren zerbitzuak eta prestazioak bermatzeko.

Erakundeen arteko konpromisoa eskatzen dugu, zaintza-zerbitzuen talka-norabidea

Aldatzeko. zertarako?

  • Zain dagoena baloratzeko sistema hobetzeko, itxaron-zerrendak desagerraraziz. Hiru hilabete gehienez, eskaera egiten denetik zerbitzuan sartzen den arte.
  • Egoitza-plazak, eguneko zentroak eta etxez etxeko laguntza-zerbitzua bermatzeko, benetako eskaeraren arabera.
  • Kalitatezko arreta kolektiboa eta pertsonala bermatuko duten langileen ratioak ezartzeko. Ikuskapenzerbitzuak indartzeko.
  • Zaintza-zerbitzuen finantzaketa handitzeko, unibertsaltasuna bermatzeko. Gutxieneko konpromisoa, 2029an iraupen luzeko zaintzarako BPG-aren % 2,5era iztea, Koordainketa berrikusteko.
  • Pribatizazio gehiagorik ez eta pribatizatutako zerbitzuak publiko izaerara itzultzeko. Zerbitzu deszentralizatuak, hurbiltasunekoak, publikoak eta komunitarioak lehenesteko.
  • Zaintza-sistemaren konbergentzia Osakidetzarekin eta Osasunbidearekin.
  • Zaintzako langileei lan-baldintza duinak bermatzeko zerbitzuetan eta etxean.
  • Etxeko zaintzak profesionalizatua, integrala eta kudeaketa publikokoa, komunitarioa izan behar du.
  • Iraupen luzeko zaintza (ILZ) indartzea eta zabaltzea. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartzeko, etxean zaindutako pertsona bakoitzak erreferentziazko gizarte-langile bat duela bermatzeko.
  • Zaintza-zerbitzuetan erabiltzaileen tratu txarrak prebenitzeko eta amaitzeko protokoloa ezartzea.
  • Erakundeen arteko koordinazioa eta zainduen, familien eta zerbitzuen garapenean, jarraipenean eta ebaluazioan inplikatutako sektoreen parte-hartzea zehazteko.

Beharrezkoa da, aukera dago, eta Gobernuek, Foru-Aldundiek eta Udalek eskaera luzaezin horiei

erantzun behar diete, behar duten pertsona guztiei kalitatezko zaintza bermatzeko.

Etiquetas: