Berriak

Mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa

Bidasoa bizirik.- Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa antolatu dute. “Ibai izena duen eskualdea” deitu zaio Pio Baroja idazlearen omenez.  

Pintura lehiaketa horren saria 500 euro dirutan izango da eta lan hoberenak Bidasoko Interpretazio Gunean erakutsiko dira.

Donostian Metroaren egitasmoa gelditzeko banderolak balkoietan, sinadura bilketa eta manifestazioa

Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia”  bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu,  hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.

Sangre de Mono, Son de Rue, Mountain Sound eta Luz de Putas Landetxako jaien bigarren asteburuan

· Ostirala 20
   - 17:30: 12-17 urte bitarteko nerabeentzako ekintzak frontoian: Pin Pong txapelketa, alpargata giltzatakoa tailerra, Slaik-Line eta DJ-a.(Martindozenea Gaztelekua)
   - 19:00: "El mercado del arte" antzerki-lana TGorrieta taldearen eskutik AEan.
   - 20:00: Pintxo pote auzoko tabernetan eta txosnan.

Euskadi Gastronomikako kide dira Bidasoa eskualdeko 45 establezimendu

Bidasoa Bizirik-ek eta Basquetour-ek Euskadi Gastronomikako bazkideen konpromisoa eta ahalegina aitortu nahi izan dituzte, eta kide berriak diren establezimenduei harrera egin diete. Euskadiko eta Bidasoa eskualdeko gastronomiaren bikaintasunari ekarpena egiten dion proiektua da Euskadi Gastronomika.

Landetxako jaien egitaraua

· Ostirala 13:
   - 17:15: Pregoia eta txupinazo koloretsua frontoian. (Gazte-Landetxa)
   - 17:30: Auzoko haur eta gazteentzako txokolatada merienda frontoian.(Elatzeta IGE)
   - 18:00: Txatxi, Piruli eta Piruleta pailazoak eta magoa frontoian.
   - 19:30: Peña Poteo txaranga auzotik.
   - 19:30: Buruhandiak frontoia eta Arbiun Plazatxoaren inguruan.

Bidasoa Bizirik-ek 2015eko jardueraren memoria aurkeztu du

Bidasoa Bizirik-en 2015eko memoriak urtean zehar egindako jardueren laburpena eta Bidasoa eskualdeko datu sozio-ekonomikoak azaltzen ditu. Kolaborazioa eta berrikuntza izan dira Bidasoa Bizirik-en ekintzen oinarri, 2015ean aktibitateak diseinatzerakoan eta ezartzerakoan.

Fresneseko espetxera gutun bidalketa masiboa

Sortu Irun.- Ohar honen bidez Fresneseko espetxera gutun bidalketa masiboan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugu. Hona hemen arrazoiak:
   - 2016/05/02tik Itziar Moreno euskal preso politikoa isolamenduan aurkitzen da Fresneseko espetxean, planto kolektibo baten "bozeramaile" edo "instigadora" izatea leporatuta.

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko ekimen berria

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko plana martxan jarri du Bidasoa Bizirik-ek.

SAREk trena hartzera gonbidatzen zaitu

SARE.- Igandean, maiatzaren 15ean, HARTU TRENA kanpainaren ekitaldi nagusia izango da Euskal Herrian. Hondarribira ere trena iritsiko da San pedro kalera 13.00etan. Geltokia prestatu diogu, eta bertan poema irakurketa, kontu kontalaria, kantak, tortilla pintxoak, sagardoa eta giro ona izango da. Bagoia  euskal presoen giza eskubideen alde dagoen jendearekin bete, eta argazkia aterako dugu. Trena hartzera gonbidatuta zaude.

Orriak