Egia eta gezurra
- Gehiago irakurriEgia eta gezurra -ri buruz
- 751 irakurketak
Gari Garaialde.- Gauez, ezkutuan, ixilpean. Hesiaren zulo batetik sartuta edo haren gainetik salto eginez, baina azpikeriaz. Oilategira oiloak lapurtzera datozen azeriak bailiran. Guk geuk beste biderik uzten ez diegulako; gerok babestutako politikariek eta guhaurek sustengatzen ditugun gobernuek gizakiak bezala sartzea debekatzen dietenez, mugak legeari izkin eginez gurutzatzera bultzatzen ditugu.
Gari Garaialde.- Izan daiteke behar baino gau gehiago pasa dituzulako bertan; izan daitezke 3, izan daitezke 5 edo izan daitezke arduradunak erabakitakoak. Izan daiteke denbora asko pasa delako estatu espainiarrera sartu zinenetik; lehen 30 egun ziren asko, gero urtebete zen asko eta orain ez dakigu asko hori zenbat den.
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Joan den asteburuan milaka pertsona Euskal Herrian eta Estatuko beste Herri eta Erkidego batzuetan, pentsio publiko duin eta nahikoen alde manifestatu gara.
Gari Garaialde. Hitza.- Bertsio ofizialak dio zaintzeko daudela. Abdoulaye Bidasoa ibaia igaro nahian ito zenean instituzioek kezka adierazi nahi izan zuten eta ’Halakorik berriro ez gertatzeko’ haien eskura omen dauden baliabideak jarri zituzten. Guardia Civilaren patruilak dabiltza, geroztik, Bidasoaren alde honetan, errekari so, bazterrrak miatzen, zubipean begiratzen. ‘Halakorik berriro gertatu ez dadin’ ari dira zaintzen.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.-Escrivá jaunak Gizarte Segurantzako ministroak, Toledoko Itunaren Batzorde Parlamentarioaren aurrean joan den astelehenean egindako agerraldian, berriro ere berretsi zuen bere, negoziatzeko eta hiru neurri lehenbailehen aplikatzeko proposamena.
Artiako Lagunak elkartea.- Irungo Udalak Artia auzoko Bienabe Artia kaleko aparkalekua handitzeko lanak hasi zituen 2021eko urtarrilean. Proiektua Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaio, 209.921,28 euroko aurrekontuarekin eta 4 hilabeteko iraupenarekin. Aparkaleku kopurua egungo 21 plazetatik 40ra pasako da.
Bidasoak Eskubide Sozialen Kartaren Topagunea.- Oligopolioen kontra, energia eskubide bezala aitortuko duen euskal eredu baten alde. Bidasoak Eskubide Sozialen Kartaren Topagunea osatzen dugun eragile eta norbanakoek gogor salatu nahi dugu Estatuko oligopolio energetikoen botere eta jarrera. Izan ere, hotz ufadaren erdi erdian argi indarraren bataz-besteko prezioa % 27 igoarazi dute.