Antxeta Irratia

Haur parkeen itxiduretatik urrun, naturarekin konektatzeko alternatiba eman nahi du Lurmaittek

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 2 ordu 29 min

Helduon bizimodu urbano frenetikotik ihes egin eta jolas librean naturan murgiltzea da, Lurmaitte udalekuak eskaintzen duena. Pedagogia berdean oinarrituta, Ibarlako Meaka auzo elkartearen egoitza dute udaleku hauetan kanpamendu basea, baina 3-12 urte bitarteko haurrek aire zabalean ematen dute eguna naturarekin konektatuz.

Kategoriak: Antxeta Irratia

"Nire ametsik handiena Joku Olinpikoetan egotea da"

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 4 ordu 28 min

Malen Idarramendik bere burua gimnasta moduan irudikatzen du etorkizunera begiratzen duenean. Joku Olinpikoetan egon nahiko luke noizbait eta horretarako, pausu ezin hobeak ematen ari da.

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribia barruko mugikortasuna eta kanpoko loturak aztertzeko bilkura egin dute Udalak eta Aldundiak

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 4 ordu 37 min

Igor Enparan alkateak eta Azahara Dominguez arloko diputatuak hainbat hobekuntza aztertu dituzte. Haien artean, Udalak Hondarribian martxan jarriko duen hiri-busa edota Hondarribia eta Hendaia arteko txalupa Mugi sisteman integratzeko aukera.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bidasoa Attak! | Zaratataraz

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 4 ordu 48 min

Urretxuko Kkinzona Irratian bazen Zaratataraz izeneko punk hardcore saio bat eta noizean behin saioan emandako taldeen bilduma diskoak kaleratzen zituzten, guk hoietako bat izanen dugu entzungai, WARCRY, 24 IDEAS, HOMOMILITIA, IBEX 35, GAUZE, RUIDOSA INMUNDICIA, STREET ALARM, APPALACHIAN TERROR UNIT, EKKAIA, AUKTION, RUIDO DE RABIA, EXTREME NOISE TERROR, HHH, TERRORIZER, BORN DEAD, SUBTERRANEAN KIDS, RAKKAUS, ANESTESIA, POISON IDEA, BLACK PANDA, UPRIGHT CITIZENS, CONSUME, KARKABA edo DISRUPT taldeak entzunez

Kategoriak: Antxeta Irratia

Asteburu osoa greban emango dute Endaneako langileek enpresaren «mehatxuak eta jarrera» salatzeko

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 5 ordu 45 min

Martxoan mobilizatzen hasi zirenetik, lan baldintzak hobetzeko negoziaketan ez dute funtsezko hobekuntzarik lortu. Eta astelehenero Hondarribiko Martxoak 8 plazatxoko elgarretaratzeez gain, maiatzaren 3an, 4an eta 5ean greba egingo dute. Herritarrei dendaren aurrean egingo dituzten mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu diete.  

Kategoriak: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2024-05-02)

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 7 ordu 53 min

Antxetatik Nafarroara (2024-05-02)

Kategoriak: Antxeta Irratia

Gabarrariko beilatokiaren afera bizi-bizi dago oraindik

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 13:37

Auzitegi Gorenaren azken epaia «giltzapeturik» gorde izana leporatu dio EAJk udal gobernuari. Jeltzaleek 2018an zuzen jokatu zutela frogatutzat ematen dute, eta aurreko agintaldian mesfidantza giroa sortu zuten oposizioko taldeen akusazioak kontuan hartuta, «gardentasunaren izenean jendaurrean barkamena eska dezatela» exijitu dute orain.  

Kategoriak: Antxeta Irratia

Irun -Brinkola linean eginiko murrizketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 13:17

Renferen aldiriko tren zerbitzuak berriz  kezka eta haserrea piztu du. Irun -Brinkola linean eginiko murrizketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak. 
Zerbitzua minimo historikoetan dagoela uste dute, oraingoan AHTren obren ondorioz, trenen maiztasuna izugarri murriztu eta bidaien iraupena nabarmen luzatu dela diote. Juan Mari Beldarrain, Eguzki talde ekologistako kidearekin hitzegingo dugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Irungo haurren dibertimendua euskaraz eta parkean izango da maiatzean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 12:35

Euskararen kaleko erabilera sustatzeko Haurrak Parkean programa ostiral honetan jarriko dute martxan. Maiatzeko ostiral guziz 3-5 urtekoentzat Landetxako Arbium plazan izango da 17:00etan, eta hirierdiko Almudena Grandes plazan 6-9 urtekoentzat 18:00etan. Asteazkenero, aldiz, Palmera-Montero eta Olaketako parkeetan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

"Oroimena eta Arkeologia" hitzaldia emango du Lourdes Herrastik ostiralean Oiasso Museoan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 11:47

Azken hilabeteotan Oiasso Erromatar Museoak jasotzen duen 'Gipuzkoako Emakume Arkeologoak' erakusketari lotuta, Irungo Udaleko Kultura arloak Aranzadiko Antropologia Saileko zuzendaria gonbidatu du «Oroimena eta Arkeologia» izeneko hitzaldia museoan bertan emateko, ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 11:40

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Belen Aranbarri

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 11:17
Kategoriak: Antxeta Irratia

Xaia ostatutik zuzenean izanen da Antxeta Irratia Bidasoan Euskaraz bestaren kari

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 05/02/2024 - 08:51

Maiatzaren 3an, ostiralean, 12:10etik 13:00tara izanen da emankizuna, Bidasoan Euskarazen antolatzaile eta aurtengo protagonistekin · Maiatzaren 2tik 5era luzatuko da egitaraua

Kategoriak: Antxeta Irratia

Déclics erronka abian da, elikadura jasangarriaren alde

Antxeta Irratia Aktualitatea - Az, 05/01/2024 - 12:00

Apirilaren 29tik ekainaren 22ra elikadura osasuntsua eta tokiko kontsumoa uztartuko dituzte hamarka herritar parte hartzailek · Sei asteko erronka behin betiko jarrera bilakatzea espero dute antolatzaileek

Kategoriak: Antxeta Irratia

«Irungo eta Urruñako Pausu auzo bera dira, eta zubia lotzeko dagoen bezala kantuz batuko dugu maiatzaren 4an»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 04/30/2024 - 15:36

Irungo Bidasoaldekoak eta Ezpeletako Gozatuz emakumeen abesbatzek Irungo eta Urruñako Pausu (Behobia), auzo berbera dela aldarrikatuko dute kantuz maiatzaren 4an, "Pausun Kantuan" izeneko kontzertu ibiltari batekin. Xaia ostatuan ospatuko den Bidasoan Euskaraz bestarekin bat eginez hasiko dira 17:30an, ondoren Pausuko zubiaren alde bietan abestu eta Behobiako eskola zaharretan amaitzeko.   

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bizikleta suspertzeko borondate politikoaz gain, inbertsioetan epe eta konpromisoak exijitzen ditu Balaztak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 04/30/2024 - 15:28

Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren hasierako onespen agiriaren «oso balorazio ona» egin du Balaztak. Haiek «aspalditik seinalatutako arazo gehienak jasotzen ditu dokumentuak». Baina trantsizioa «lehenbailehen eman dadin» diagnostikoak agerian utzitako gabezien tamainako «konpromiso politikoa» exijitzen du Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak «egungo egoera kritikoa» irauli ahal izateko. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Zinekluba sortu dute hainbat zinegilek Hendaiako Borderline fabrikan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 04/30/2024 - 11:35

Ostegun honetan izanen dute lehen saioa, Maria Elorzaren "A los libros y a las mujeres canto" filmaren inguruan · Hilabeteko lehen ortzegunean bilduko dira

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak

Angula Berria agregatzailea - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin