Zaldunborda auzitan!

Abotsanitz.- Ekaineko Udalbatzan onartu zen Hondarribiko HAPOa.(Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra).

Abotsanitzek irregulartasunak egon zitezkeela adierazi zuen, eta onarpenera eraman aurretik zalantza horiek argitzea eskatu zuen.

Bada EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du elkarte batek Zaldunbordaren birkalifikazioari jarritako helegitea.

Zer esan nahi du honek? GAINKOSTUA!  Hondarribiko Udalak aurrez egin beharreko lanketa egin izan balu, orain ez ginateke egoera honetan aurkituko...

Bada beste erakunderik proiektu honen inguruko zalantza eta kezka adierazi duenik ere, aurrez izandako desinformazio soziala dela eta.

Hau guztiarengatik, Hondarribiko Udalari, egoera hau argitzen ez den bitartean, ez dezala egoera gehiago zailduko duen urratsik eman eskatzen diogu.

Abotsanitzek gure aldetik, hondarribitarrak, eskualdeko bizilagunak zein pertsona oro informatzen jarraituko dugu. Prozesu honen hastapenik, arlo sozial zein politikotik, informazio eza nabarmena izan baita.

Etiquetas: