Marlaxka Euskadiko Ohorezko mailan arituko da

imagen

Emaitza oso onak lortzen ari dira Marlaxkaren talde ezberdinak play offetan, eta nabarmenena talde nagusia maila gorenera igotzea izan da.

Hondarribia Marlaxka A taldeak Ohorezko mailara, euskal xakearen goreneko mailara igotzea lortu du. Aurreko martxoaren 19an bukatu ziren jardunaldiak Hondarribian, eta Arrasateren aurka 1-3 galdu zuten arren, lehenagoko emaitzei esker eta Lehen B mailako Euskal liga erregularrean lortutakoari esker mailaz igo dira.

Horrez gain, Marlaxka B taldeak Gipuzkoako gorengoen mailara igotzeko bidean jarraitzen du play offak jokatzen. Legazpiko Santikutz B taldearen kontra aritu ziren azken aldian eta 2,5-1,5 irabazi zuten. Hortaz, seigarren postuan daude.

Aldiz, Marlaxka C taldea Gipuzkoako lehen mailan mantentzeko play offetan ari da, eta tamalez, Olan Arkitektura taldearen aurka galdu egin zuten, baina era berean, maila mantentzeko puntu garrantzitsuak bereganatu zituzten.

Bestalde, Marlaxka D taldea Gipuzkoako bigarren mailan irauteko play offa jokatzen ari da, eta azken partida galdu egin zuten Gross J-ren aurka. Elkarteak dio mantentzea baino partida gehien jokatzea dutela xede: “Talde honetako kideek irribarre batekin esan digute primeran pasatu dutela eta pozik daudela. Talde honek duen Marlaxkako Izpirituaren erakusgarri”.

Emaitza guztiak ikusgai daude elkartearen orrialdean.

Iturria: bidasoa.hitza.eus

Etiquetas: