Abotsanitz.- Azken egunetan, NAIZ/GARA komunikabideek argitaratu duenez “zantzu argiak daude Zaldunbordako Makro Outletean EAJ-PNVko goi-kargu publikoekin loturak daudela pentsatzeko”. Abotsanitzetik adierazi nahi dugu albiste honek ez gaituela harritzen. Izan ere, duela sei urte ohartarazi genuen lehendabizikoz proiektuaren atzean zegoen sare politiko-enpresariala, EAJ-PNVren modus operandia argitara ateriaz: erakundea publikoak erabili interes pribatuak bultzatzeko eta horrelako hirigintza pelotazoekin poltsikoak bete, beti ere, interes orokorraren kontura.
Aitor Kerejeta, 2007tik 2015 arte Hondarribiko alkate, Hirigintzako eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arduradun-politiko izan zenak, 2015eko ekainean alkatetza utzi zuen. Sektore publikotik pribatura salto egiteko bi urteko inhabilitazioa dute kargu publikoek, baina alkatetza utzi eta bost hilabeteetara, VUSA enpresaren dokumentu batean agertzen da bere sinadura, Zuzendari Orokor gisa.
Lotura profesional hau ez da Linkedineko bere kurrikulum publikoan ager, 2017ko ekaina arte, justuki, alkatetza utzi eta bi urte pasatzen dren arte, inhabilitazioak irauten duen epean. Gertakariek adierazten dute arlo publikotik dena “itxita” uzten dela, ondoren, arlo pribatutik onura edota benefizio hori eskuratzeko asmoarekin, bere garako iragarki batek zioen bezala, “yo me lo guiso, yo me lo como”.
Duela sei urte adierazi genuen ere, orduan, “putreak Zaldunborda gainean hegan zebiltzatela, diru-goseak mugituta”.
Larunbatean argitaratu zen informazioak baieztatzen digu orduko hartan zuzen genbiltzala, nahiz eta orduan gezurtitzat eta kaleko zurrumurruak besterik ez zirela esan EAJ-PNVko kideek.
Hondarribitarrek bazuten susmoa Zaldunbordako Makro Outleta EAJ-PNVko kargu publiko eta enpresasareak bultzaturiko pelotazo bat zela, Eta orain, susmo horiek, berretsi egin dira.
Baina zer izan zen Zaldunborda eta nola burutu zen proiektua?
Zaldunbordako Makro Outleta herriaren gehiengo eta udaleko oposizio osoaren nahiaren aurka egin nahi izan zuten hirigintza-operazioa izan zen, EAJko gobernu-taldeak bakarrik babesten zuelarik proiektua.
2019ko ilean, EAJ-PNVk komunikatu bat plazaratu zuen Zaldunbordako pelotazoa sutsuki defendatuz.
Ohartarazpenak, zalantza legalak eta gizartearen aurkako jarreraren gainetik, proiektuak urrera jarraitu zuen. Azkenean, 2020ean, justiziak HAPO bertan behera utzi zuen, eta horrek Makro Outletaren bideragarritasuna behin-betiko deuseztatu zuen.
Zergatik dator bueltan gaia orain?
Izan ere, orain, enpresa-sare horrek -betidanik salatu izan dugun horiek- ia hamalau mio euroko demanda jarri du Hondarribiko Udalaren aurka, proiektua ezin izan dutelako aurrera eraman. Esan bezala, lehen, Zaldunborda gainean hegan egiten zeuden putre horiek, orain, Udal gainean dabiltza hegan, guztion diru-publikoa den milioika euroen bila.
Izan ere, garbiak izan gaitezen: enpresa-sare honi interesatzen zaion gauza bakarra dirua da, eta kasu honetan, Hondarribiarrena den diru-publikoa. Zala da geure buruei ez galdetzea, nolako itxuragabekeria eta eskrupulorik ez edukitzea, pelotazo bat eman nahi ostean, orain, hondarribitarrak izatea kudeaketa txar horren ondorioak ordainduko dituztenak pentsaraztea.
EAJ-PNVk salaketaren aurrean izan duen erreakzioa harrigarria izan da, bederen. Eskandalu honetan duten erantzukizun politikoa onartu ez ezik, errealitatea manipulatu, Abotsanitz seinalatu eta fikzi0zko kontakizun edo errelato bat sortu dute. Haiek izan zirenean proiektuaren bultzatzaile eta azken egunera arte haren defentsa amorratua egin dutenak.
Baina EAJ-PNVk ez dio funtsezkoa den horri erantzun:
- EAJ-PNVk frogatu al dezake zein aldaketa egin dtuen Abotsanitzek 2025eko ekainean, enpresasareak hainbat milioiko salaketa sartzea ekarri duena ondoriotzat? Erantzunaren zain jarraitzen dugu.
- ZEINEKIN DAGO EAJ-PNV? Alderdiarekin lotura zuzena duen eta 13.7 milioi euro eskatzen dituen enpresa-sarearekin? Edota ia hamalau kendu nahi dizkioten Hondarribiko herritarrekin?
Zur eta lur geratu gara EAJ-PNVk izan duen jarreraren aurrean. Bere jokabideak, marra gorri guztiak zeharkatu ditu, administrazio publiko, instituzio eta herritar guztion diruari dagokionez. Kasu hau, dena dela, ez da gertakari isolatu bat, Euskal Herrian, azkenaldian bizitzen ari garen beste askori gehituko baitzaie (De Miguel, Koldo auzia, Glefaran, Guggenheim-Urdaibai, etab.), klientelismoaren, entxufismoaren eta ustelkeria sistematikoaren adibide garbiak, EAJ-PNV alderdiak berak antolatuak. Eta bai, EAJ-PNVri azala ikusten ari zaio.
Abotsanitzetik argi daukagu: Zaldunbordako Makro Outleta pelotazo bat zen, da eta izaten jarraituko du, eta orain, inoiz baino argiago frogatuta geratu da zein den EAJ-PNVren modus operandia: haiek sustatu, haiek defendatu, baina orain, pikutara joan denean, Hondarribiko hiriak ordain dezala gutxi batzuen dirugosea eta hanka-sartzea

