PATXUKO NICE Kabigorrin

Non: 
Kabigorri Ateneoa, Pela Kalea, Mosku
Data: 
Larunbata, Maiatza 25, 2013 - 23:00
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Patxuko Nice, Irungo Sergio Ordoñez "Patxuko" musikari eta abeslariaren inguruan biraka dabilen saiakera. Musikan Ibilbide luzeko artista, Joxe Ripiau, The Solanos eta Esne Beltza bezelako taldeetan haritua. Musika egiteko griñak bultzatuta holtza gainean denbora ugarian haritutako musikariekin elkartu da, ala nola Hondarribiko Ernesto Villar kitarra jolea, Zona 13, Orgasmic eta & The Fans-eko partaidea. Dufnis baxu jolea, Ciudad de Mexiko jaiotakoa, Lolas Club eta & the Fans taldeetan ibilia. Eneko Fernandez Hondarribikoa. Luz de putas-eko bateri jolea eta Jon Mari Beasain Hernaniarra, Etzakit, Mal de ojo, Laket eta Esne Beltzako kitar jolea Sergiorekin batera.

Bere estilo bakarra, pertsonala eta konfundi ezina, bere barruan begiratuta, ikuspuntu positibo eta liluragarritik, inguratzen digun biziarekiko sentipen latzeraino erakusten saiatzen da.

Bere izateko forman, erakargarria, ezberdina eta hurbilekoak proyektu musikala bakarra eta eklektikoa sortzea bultzatu du.

Etiquetak: