Kabigorri

Zehaztu gabe

Doku-foruma: ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA

Data: 
Osteguna, Azaroa 16, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Oraingo honetan eztabaida ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA izango dugu eztabaidagai. Gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak elkarren artean komunean jartzea dugu helburu.

Eztabaidari abiapuntua emateko "VIENTRES DE ALQUILER: ¿DILEMA MORAL?" dokumentala proiektatuko dugu; bideoak Indiako amen errealitatea erakusten du.

Hitzaldia: Albert Einsteinen Erlatibitatearen teoria

Data: 
Osteguna, Azaroa 23, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Bozkatuko bagenu garai guztietako gizateriaren jenio zientifiko handiena zein den, ziur Albert Einsteinek irabaziko lukeela. Bere Erlatibitatearen teoria, fisika kuantikoarekin batera garaiko fisika eta teknologiaren bi zutabeak dira, duela 100 urte baino gehiago zientzialariek humanitatearen ezagutza finkotzat hartu duten ezagutza dira.

Ostegunean izango da azaroko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Azaroa 9, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Hilaren 9an izango da Kabigorriko azaroko bertso-gaua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ohitura dugun moduan.

Mikel Garmendia irundarrak jarritako bertsoekin emango diogu hasiera saioari, eta segidan izango ditugu bat-bateko bertso lanean murgilduta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra, Jokin Bergara eibartarra, Patxi Castillo beratarra eta Aitor Errazkin irundarra.

Hitzaldia: Feminismo Islámico

Data: 
Osteguna, Azaroa 2, 2017 - 19:30
Non: 
kabigorri

M. Laure Rodríguezek Feminismo eta Islamez hitz egingo digu. "Falsos mitos de la mujer en el islam" lanarekin Laure  Rodriguezek islam eta emakumeen arteko sortutako estereotipo eta aurreiritziak desmontatu nahi du, kasu errealen bidez.

Laure Rodriguezi egindako elkarrizketa ugari daude interneten haietako batzuei lotura jartzen dizkizuegu hemen:

Erakusketa: Patricia Arteaga Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Abendua 2, 2017 - 23:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña kalea (Mosku), Irun

cartel

Txikitatik margolaritzarekiko egonezinak eta neska txiki bat izanik ikusi izandako "Barquito de papel" telesailak, Mario Torres Sánchez margolaria zuzenduta, margotzeak denbora-pasa bat baino zerbait gehiago zela ikusarazi zidan. Orain, margolaritza amets bat, ilusio bat izatetik errealitate izatera bihurtuko da nire lehen erakusketarekin.

Liburu aurkezpena: "Cooperación: verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía?"

Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Ezer ez aldatzeko topiko eta barkamenez beteriko mundu batean bizi gara, hori bai, botere ekonomiko eta politikoek kontrolatuko gaituzte urruneko aginteen bidez. Oso zaila da gure lan egiteko modua aldatzea, are gehiago gainontzekoena. Errealitate hau etsigarria da koperazioaren alorrean, baina gogorragoa koperazio internazionalaren esparruan.

Sobietar iraultzak 100 urte. OCTUBRE filmaren proiekzioa

Data: 
Osteguna, Urria 19, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta ALTERNATIBA erakundeak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldia antolatu du OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filma proiektatuz, ondoren ikusleen arteko foruma zabalduz. Ekitaldia urriaren 19ean, osteguna, izango da, KABIGORRI ATENEOAN 19:30tan.

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin