Hitzaldia Kabigorrin: Pablo Gonzalezen auzia

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Apirila 18, 2024 - 19:00

Charla Pablo Gonzalez.jpg

Pablo González errusiar jatorriko euskal kazetaria 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, ukrainiar errefuxiatuen etorreraren berri ematen ari zela, Errusiaren aldeko espioitza egiteaz akusatuta.

Harrezkero, urte bi baino gehiago daramatza segurtasun goreneko modulu batean, isolamendu baldintza oso gogorretan, eta inkomunikatuta, familiarekin hitz egiteko aukerarik gabe eta bisita bi baino ez dituela izan.

8 aldiz luzatu diote behin-behineko espetxealdia baina oraindik ez dute aurkeztu bere aurkako froga ez kargurik, eta ez dago epaiketarako datarik.

Honi buruz hitz egiteko, gurekin izango ditugu bere emazte Oihana Goiriena eta Maribel Martínez FreePablo Elkarteko idazkaria.

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Etiquetak: