'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.
Sangre de Mono 2009an hasi zen bi abeslariz osatutako rap/ragga talde bezala. Lehenengo kontzertuetan ordenagailu batekin eta interneten doan aurkitutako abesti instrumentalekin soilik aritzen ziren. Hurrengo urteetan bi gitarra-jole (elektrikoa eta klasikoa) eta Dj bat sartu ziren taldean. 2013an, abeslari batek taldea utzi ondoren, instrumental guztiak kentzea eta abesti guztiz propioak sortzea erabaki zuten. Trantsizio honetan, bateria-jolea eta baxu-jolea sartu ziren taldean. Erritmo eta estilo berriak ekarri zituzten, gaur egun ezagutzen dugun Sangre de Mono osatuz.
Taldeak Kabigorrin eskeiniko du bere azken kontzertua.
Todo o Nada proiektuarekin hasi zenean eman zioten entzuleek musikari madrildarrari Tormenta ezizena, bere kantuetako baten izena. Kike Tormenta, bere punk gitarraren laguntzaz, bizitzarekiko eta munduarekiko ikuspegi kritiko eta gordina poesia bilakatzen duen bakarlaria da. Izaera konprometitukoa animalien defendatzaile sutsua da eta munduko txoko askotan jo ditu bere abestiak, askotan, oztopo askoren gainetik, kosta ala kosta. Dena orain ala ezer ez betiko. Todo ahora o nada para siempre.
Kike Tormenta /madrid · canciones poesia punk/
lakaxita gaztetxea (irun)
martxoak 22 · 20:00 · 5 €
Sarrera: 3€
Clave de FaDo eta Arifi-ren bi partaide diren (Buros,Raiz y evolucion, nazioarteko lehiaketaren azken edizioko irabazleak) Iria Estévez eta Gonzalo Piña, lusofonia protagonista duen bidai musikala eskainiko digute oraingoan. Hainbat urteko karrera arrakastatsua darama bikoteak,non bertsio zein abesti propioak jotzen duten, mota askotako jaialdietan,ekitaldi kulturaleetan eta penintsula osoko eszenatokietan parte hartuz (Lugo, Jerez de la Frontera, Kabigorri Irún, Programa Cultural Tapia, Mosteiro de SanFins Portugal, León, Galicia, etc) Nahiz eta orain arte aipagarriena den,Zeca Afonsoren omenez egindako omenaldian eskeinitako aktuazioa,Braga hirian,non bikotea Galiziako musika eszenan errebelaziorik zoragarriena bezala hitz egin zuen bai kritikak bai publikoak.