mobilizazioak

Euskara

Oraindik txartelak salgai daude larunbatean Bilbon preso eskubideen defentsan burutuko den mobilizaziora autobusez joateko

Datorren larunbatean, beste behin ere, milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleak beteko dituzte euskal preso politikoen eskubideen defentsan.

Arratsaldeko hirutan, San Juan enparantzako Bixeratik autobusak aterako dira Bilbon burutuko den manifestazio erraldoira joateko. Oraindik txartelak gelditzen dira salgai Sunbilla eta Hazia tabernetan.

Hiru egun jarraian Tomas Elgorriagaren atxiloketa salatu dute Hondarribian

IMG-20141103-WA0000Larunbatean eta igandean, San Pedro kalean, elkarretatze bana egin zuten iheslari politikoari elkartasuna emateko eta gaur, 100 lagun inguru, herriko kale nagusietatik euripean, manifestatu dira bizilagunaren askatasuna eskatzen.

Igandean ere Tomas Elgorriagaren atxiloketa salatuko dute Hondarribian

fotoTomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra Alemaniako Manheim herrian atxilotu zuten atzo ostiralean. Alemaniako Ikerketa Kriminaleko Bulego Federalak (BKA), Polizia Nazionalak eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean atxilotu zuten iheslari politikoa.

Orriak

RSS - mobilizazioak-rako harpidetza egin