Abuztuak 29, azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa
- Gehiago irakurriAbuztuak 29, azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1183 irakurketak
- Castellano
Gaur arratsaldean, 60 lagun inguru udaletxe aurrean bildu dira Fermin Vila urrundu dutela salatzeko.
Irungo preso politikoa, dagoeneko, Alacant-eko Villena espetxera iritsi da gaur Irundik 700 Km-tara.
Fermin Vila irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera urrundu dute. Irundik 700 Km-tara aurkitzen da Alicante II presondegia.
Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. Pasa den ekainaren 20an Espainiara estraditatu zuten. Harrezkeroztik, Madrilgo Soto del Real kartzelan (434 km-tara) zegoen urrundu arte.
Etxerat.- Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.
Euskal Herriko herritarren pobretze prozesua aurrera doa, langabezia tasak izugarriak dira, lana egiteak gaur egun ez du bermatzen pobrezia egoeratik ateratzea, eta egiten diren kontratazio berriak prekarietate baldintzetan egiten dira.
Egoera honen gordintasuna bereziki pairatzen duten kolektiboa da gazteria, zeintzuk bi alternatiba bakarrik dituzten: kanpora joan edo prekarietatean bizi. Emakumeon egoera ere ez da xamurragoa, merkatuari interesatzen ez zaizkion lan erreproduktiboetara kondenatua edota lanaldi partzialekin bizitzera behartuak. Egoera gogorrean aurkitzen dira ere denbora luzez langabezian egon eta lan mundura sartzeko geroz eta aukera mugatuagoak dituzten 45 urtetik gorako langileak, besteren artean.
- 28, larunbata
12:30tan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa Ama Xantalen kaleko zubian
- 29, igandea
19:30tan elkartasun argazkia Peña kaleko eskaileretan
- 30, astelehena
12:30tan preso eta iheslarien aldeko deskarga eta brindisa Moskun